inprimatu
Uste gabeko bisita
Izenburua:
Uste gabeko bisita
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1831.zk.
Orrialdea:
7

Uste gabeko bisita

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Ainitz leku xarmanta Senperen Ibarrun

 Itsasoa hurbil ta mendiak ez urrun

 Gaztean banituen hor nik zenbait lagun

 Hor bati egin diot nik bisita egun

 

 2

 

 Ibarrun bazterrean da Ixtilartea

 Aiten aitek in zuten horren hautatzea

 Bizi denak segura baitu zahartzea

 Etxeko nausia da hor orai semea

 

 3

 

 Gizon ederra eta pizkor dago aita

 Bera iduria du semea plaxenta

 Famitia ederra, andre bat xarmanta

 Osasunak segiluz deusik ez da falta

 

 4

 

 Sekulan estimatzen aski ez den gauza

 Ohorezko bizia dela laborantza

 Izanik ere pobre ala aberatsa

 Lurrak eman hehar du jatera denentzat

 

 5

 

 Famila eder hortan azkar aitaxoa

 Familian derama zahartze goxoa

 Etxe hortan sortu zen egon da horkoa

 Hortik hartu nahi du bide zerukoa

 

 6

 

 Bihotz barnetik agur zuri Jaun Larreko

 Fagorea izan dut zu ezagutzeko

 Gero ere agian zauku gertatuko

 Elgarrekin istan bat ona pasatzeko

 

 7

 

 Olerkari ederra jaun honi da zinez

 Ezagutza egin dut zerbitzu beharrez

 Omena baginuen aspaldi elgarrez

 Euskaldunen kazela eder horren hidez

 

 8

 

 Ontasun eder hortan hoi aise bizi da

 Etxean bira-bira larre eta landa

 Eiraren koka-ala badu-re azinda

 Seine ta alabekin geroko segida

 

 9

 

 Izen bera izanez elgarren tokaio

 Etxe hortan bisitan izatu nitzaio

 Plazer ukan duela herak ere dio

 Jainkoak nahi hadu bertze aldi artio


inprimatu