inprimatu
Urthe-berri on!
Izenburua:
Urthe-berri on!
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
856.zk.
Orrialdea:
3

Urthe-berri on!

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Une xahar gan eta, jin da urte berri;

 Bakotxari une bat geiau du ekarri.

 Une on desiratzen dautzuet deneri;

 Jainkoak dautzuela eman osagarri!

 

 2

 

 Jainkoak eman bina dener osasuna,

 Bai eta bakotxari johan zaion lana;

 Hori da mundu huntan denez beharrena;

 Ez da urrikaltzeko hoien jabe dena.

 

 3

 

 Jainkoak egin zuen mundu hau denentza,

 Behar den guziekin bizitzeko ontsa;

 Haundiek tikieri ekarriz laguntza,

 Elgar maita ginezan haurbidien gisa!

 

 4

 

 Mundu hau zuenian Jainkoak obratu,

 Bere itxuraz zuen gizona moldatu;

 Deneri eman zuen indar eta gostu,

 Haren obra ederra ginezan segitu.

 

 5

 

 Lanetik behar baita atera bizia,

 Hoi dugun mundu huntan gure etorkia;

 Jainkoak denentza du lege ezarria,

 Gero gozatzekotan zeruko loria.


inprimatu