inprimatu
Urte on
Izenburua:
Urte on
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
545.zk.
Orrialdea:
4

Urte on

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Am-ten nasaiki bazen bazuz'eta uri;

 Bazterrak uhaldetan jin da urte berri;

 Urte on desiratzen dautzuet deneri;

 Jainkoak dautzuela eman osagarri...

 

 2

 

 Urte berri jin eta chaharra pasatu;

 Urte bana bakotchak geiago badugu:

 Nehor ere moda hau ezin du chandatu;

 Luzaz bizitzen dena bethi da chahartu.

 

 3

 

 Denetan beharrena da osagarria,

 Harekin deus ez baita lanean artzea;

 Desiratzen dautzuet bat ala bertzea,

 Jainkoak nahi badu ongi chahertzea.

 

 4

 

 Urte on guzieri, zahar ta gazteak.

 Nehor ahantzi gabe, aberats-pobreak;

 Elgar maitatuz gaiten entseia guziak

 Uruski iragaiten hemengo urteak.

 

 5

 

 Jainkoak dezaukula igor osasuna;

 Fortuna guzietan da baliosena;

 Hauche bada gauza bat ezin jakin dena;

 Norentzat izanen den urte hau azkena.

 

 6

 

 Bethi guduka baita mundu nahasia,

 Dena urgulu eta dena jelosia,

 Zeruko Jainkoak iten dut galdea,

 Mundurat igor dezan deneri bakea.

 

 7

 

 Denak eta plazerak bethi izan dira

 Bizi gaiten zuhurki bainan alegera.

 Lur huntako gauzeri ez atchik sobera:

 Laster pasatua da hemengo dembora!

 

 8

 

 Desiratzen dautzuet gazieri chantza;

 Eskualdun bizitzea, arbasoen gisa;

 Oroituz ez garela hemen betikotza;

 Jainkoak egin zuen zerua guretza...


inprimatu