inprimatu
Urtchoak
Izenburua:
Urtchoak
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
590.zk.
Orrialdea:
2

Urtchoak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Hego aldera urtchoa

 Udazkenian badoa,

 Etzaiolakotz kombenitzen leku hautako negua:

 Horrek badaki nun kausitzen den negugabeko lekua.

 

 2

 

 Elgarretarat bildurik,

 Tropaz tropa jarririk,

 Airez-aire badoatzi, zalu eta ernerik,

 Dudatu gabe etsaia frango hor dagodela gorderik.

 

 3

 

 Gaicho urtcho inozenta.

 Enganatzen errech baita

 Inozentzian jausten dire etchol edo sare hoita:

 Apego eta belatz faltsoak bichtarat dazkote bota!

 

 4

 

 Etsaiaren malezia

 Faltso bezen itsusia!

 Enganaturik zeren hor dagon horren menerat jautsia

 Achola gabe segura dio hortchet kenduko bizia.

 

 5

 

 Urtchoa doa airean,

 Sasoina eldu denean.

 Anichko gazte, hoiek bezala egaldatzen direnean,

 Enganatuak egoiten dira sekulako tristezian...


inprimatu