inprimatu
Urrezko ezteiak
Izenburua:
Urrezko ezteiak
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1554.zk.
Orrialdea:
5

Urrezko ezteiak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Hemeretzi ehun ta hogoi ta hamarra

 Hortan enetzat bazen egun bat ederra

 Jendekiez eginik elizan biltzarra

 Apezak in gintuen andre eta senarra.

 

 2

 

 Gu ezkondu ginela berroit' hamar urte

 Orduan biak ginen sano eta gazte

 Gure amodioa xahar izanike

 Oraino bardin dugu elgar ainitz maite.

 

 3

 

 Besta batean ginen biak suertatu

 Berehala elgarrez ainitz agradatu

 Bien amodioa fina zen gertatu

 Geroztik huna ez da nehoiz kanbiatu.

 

 4

 

 Elgar konprenitzea on eta balios

 Hortara arribatzen denborain medioz

 Adin hortan jendea gazte ta lorios

 Biak ezkondu ginen ainitz amodioz.

 

 5

 

 St Andren bikario apez Olhagaray

 Mundutik gana dela aspaldi du orai

 Fededun egoitia gu biak zuen nai

 Bieri eman zaukun kontseilu on zernai.

 

 6

 

 Bazterrerat utzirik gazteko usaiak

 Etsaminatu ere gintuen ideiak

 Elgarreta bildurik gu bien kuraiak

 Ez gintuen lotsatzen bizi molde gaiak.

 

 7

 

 Gaztean laborantzan Senperen aizana

 Geroaz pentsaketan ardura egona

 Hobeki bizi nahiz jin nintzen Baiona

 Berehala atxeman xarmanteko lana.

 

 8

 

 Kamiun batekilan bainintzen gidari

 Egun guziz harekin ibili naiz kurri

 Hola ikasi ere ainitz leku berri

 Amodio atxikiz Euskal-Herriari.

 

 9

 

 Euskaldun sortu eta euskaldun egotu

 Euskal-Herria beti bihotzez maitatu

 Kantuz artzea ere ainitz nuen gostu

 Zonbait kantu artetan nihaurek moldatu.

 

 10

 

 Guk ere izan tugu plazer eta penak

 Egun batzuek txarrak bertze batzu onak

 Mundu huntan laneko baikinen eginak

 

 11

 

 Jada aspaldi huntan badut erretreta

 Gazteri ere lana utzi behar baita

 Lehendik zahartzia zonbat diferenta

 Lanean aizan gabe ukaiten soldata.

 

 12

 

 Nahiz helduak garen adin batetara

 Osagarri one ta beti alegera

 Jainkoari hau diot galdatzen ardura

 Zeruan ere gaitzan bil elgarretara.


inprimatu