inprimatu
Urepele pausa-leku
Izenburua:
Urepele pausa-leku
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
638.zk.
Orrialdea:
4

Urepele pausa-leku

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Urriaren lehena: kantuz naiz asiko,

 Berritz ere bainuke zerbeit erraiteko;

 Tenora etorri zaut bakantzak artzeko:

 Kanpagnara johan naiz, ongi pausatzeko.

 

 2

 

 Banka eta Aldude, Urepel bertzia,

 Leku charmanta zela nuen aditzia;

 Satifatu beharrez kuriostatia,

 Nik han pasatua dut iragan astia.

 

 3

 

 Baigorri pasa-eta, itzul eta bira,

 Emeki arribatu gain eder hartara:

 Zombeit egun pasatu hor ditut gostura,

 Leku charmanta bezen baita alegera.

 

 4

 

 Urepele herrian, zer jende arraia!

 Bertzen errezebitzen badute usaia:

 Irria aise eta elea nasaia.

 Ez dut nik ahantziko hor egin piaia!

 

 5

 

 Zer nahiko mendichkak ditu inguruan,

 Kurridak egiteko makila eskuan:

 Airos partitzen nitzen askalu onduan,

 Bularrak garbitzeko mendien kaskuan.

 

 6

 

 Mendichka horietan eder udazkena:

 Haize hegoarekin purrustan gaztaina;

 Ona bezen nasaia ginuen mahina;

 Ez da urrikaltzeko hola bizi dena!

 

 5

 

 Nun nahitik baitira surtsak ateratzen,

 Indarraren biltzeko elgarri juntatzen,

 Ur garbi hori dute ongi baliatzen,

 Amorrainen hazteko asketarat biltzen.

 

 6

 

 Jainkoaren dohainek ez makurtzen nehor

 Pertsulari haundi bat ere badute hor;

 Mendian ezarririk arch eta behor,

 Gostura bizi dela diote Chalbador...

 

 7

 

 Deneri erraitea ez zaut ez sobera,

 Berritz horrat gatea dudala mentura:

 Gauza bakar bat duk nik orai errenkura:

 Lasterregi pasatu horko zen dembora.

 

 8

 

 Omore ona eta deskantsu bihotza,

 Artatu nautelakotz hor ongi gorputza,

 Berritz ehien ganako badut esperantza,

 Jainko Jaunak emaiten balinbadaut chantza.


inprimatu