inprimatu
Urepel-eko goxoa
Izenburua:
Urepel-eko goxoa
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
744.zk.
Orrialdea:
2

Urepel-eko goxoa

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Dembora tcharra, bainan omore onian,

 Kantuz hastera noa aire chaharrian

 Alegeratzen gaitu, zoin gure aldian,

 Konjetako tenora heldu zaukunian.

 

 2

 

 Urrian artu ditut bakantzak horrela:

 Urepelen izan naiz usaian bezala;

 Egun guziez in du uriz jauts ahala;

 Bustitzen zuen, bainan etzagon, epela.

 

 3

 

 Zombat leku ona den Hotel Iribarren!

 Ainitz ongi dituzte jendeak artatzen.

 Lehengo fama onak bethi du segitzen;

 Dembora tcharra gatik jendez betea zen.

 

 4

 

 Lana aise uzten ta plazer pausatzia,

 Ongi jan edan eta loaz asetzia,

 Hoitaz ase ondoan kurri ibiltzia,

 Eni johan litzaiket holako bizia.

 

 5

 

 Oihan garbiak dira ibiltzeko kurri;

 Kabala guzientzat hor bada hazkurri.

 Ezkur eta gaztainez baitago ihaurri,

 Aise gizentzen dira basurde ta zerri.

 

 6

 

 Ihiziko badira gaitzeko tokiak,

 Mendiska lepo batzu parerik gabiak.

 Nombre haundian ziren hor Ihiztariak,

 Ainitz urtcho iltzera ustez etorriak.

 

 7

 

 Denetan behar baita giristino izan,

 Igandekari gira izatu elizan:

 Zer nahi jende bazen hor goizeko mezan

 Charamelan kantari denak gare aizan.

 

 8

 

 Enekin jina baitzen en'andre Ichabel,

 Lerrako hoitan ditu egin zombeit uspel.

 Bakantzak fini eta egin dugu gibel,

 Bertzaldi bat artio agian, Urepel.


inprimatu