inprimatu
Senpereko partidaz
Izenburua:
Senpereko partidaz
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
832.zk.
Orrialdea:
2

Senpereko partidaz

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Jondoni Petriz dire Senpereko bestak,

 Horrek alegeratzen baitauzku bihotzak:

 Libertitzeko dira musika ta dantzak,

 Bai eta plaza hortan partida xarmantak.

 

 2

 

 Pilota paroda bat Senpere herrian,

 Lehengo lau plekari zaharren artian:

 Fama hedatua zen jada aspaldian,

 Elgarrentza zirela hoiek fantesian!

 

 3

 

 Besta astelehena zuten hautatua,

 Elgarrekin iteko delako gudua:

 Bakan gertatzen baita holako kasua,

 Ikustera bildu da gaitzeko mundua.

 

 4

 

 Lauetan zaharren aita Iratzoqui:

 Oinon pilota dailka jaun horrek airoski!

 Nahiz Notarik duen lagundu ederki

 Amor in dute, bainan ez hale errexki!

 

 5

 

 Kontrariuak ziren Barnetche eta Daguer,

 Plaza gizon xarmantak haundi eta eder:

 Ederki plantatuak eskuin eta ezker,

 Behar orduan dute oinon iten laster..

 

 6

 

 Batzuek saka eta bertzek errefera,

 Ezin obeki lauak horxet aizan dira:

 Trebeslariek zuten gaitzeko afera,

 Zerbeit irabazteko hor baitzen manera!

 

 7

 

 Atorra xuri eta berdin xuri galtza,

 Ainitz ederra baitzen lau hoiekin plaza:

 Errex da pentsatzia zertan zuten hutsa,

 Gibel aldetik ez da artzen ahal hatsa!

 

 8

 

 Harren ondotik dute ederki bazkaldu,

 Apetitua hola aise baita eldu:

 Hoi ere ohorezki dute bururatu;

 Jan eta edatia ez dute debeku.

 

 9

 

 Plekariak Senperen bethi izan dire,

 Oinon badira eta izanen gerore:

 Lau zahar hoikieri bihotzez ohore.

 Biba zahar gaztiak bai eta Senpere!


inprimatu