inprimatu
Senpereko klikaren jubilaua
Izenburua:
Senpereko klikaren jubilaua
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
731.zk.
Orrialdea:
4

Senpereko klikaren jaubilaua

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Hemeretzi ehun ta hiruhogoi ta laua:

 Uztail igande hunen kantatzera noa.

 Senperen besta zuten eder muntatua,

 Ohoratu beharrez klikain jubilaua (bis).

 

 2

 

 Klika famatua da Senperen ĢEmak-hoģ;

 Bethi ederrik dago gazte eta gotor,

 Berroita hamar urte sortua dela hor,

 Barbier apez zena zelarik erretor (bis).

 

 3

 

 Ainitz ederra zuten hor meza nausia:

 Klika eder harrekin jendetze haundia!

 Herriko seme bat zen zer predikaria!

 Oinon gazte da, bainan badu bertutia (bis).

 

 4

 

 Meza emailea zen jaun bikarioa,

 Apez plachenta eta present onekoa:

 Eskuaraz kantatu du Ebanjelioa;

 Hori hola ez nuen oinon aditua (bis)

 

 5

 

 Meza-ondoan gero, itzul ta biraka,

 Alderdi oroz dute kurritu karrika.

 Denak alegeratzen adituz musika

 Ez da nun nai ikusten horrelako klika (bis).

 

 6

 

 Denen gidari listo hor zen Janortora,

 Bethi zainen gainean iduri bolbora

 Karkulak egin eta ene arabera

 Ongi ordaintzen duke horrek gan zen hura (bis).

 

 7

 

 Hortarik lekora da atera potreta,

 Zahar gaztez eginik charmanteko meta

 Artetan ikustia on izanen baita,

 Hola erreberrituz zonbeit pentsaketa (bis).

 

 8

 

 Etchegaraitegian ginuen mahina:

 Plazerrekin ikusi betiko Magnagna.

 Jatera ukan dugu nasai eta ona;

 Arno churi ta gorri ondotik chanpagna (bis)

 

 9

 

 Bazkariko demboran izan da omore,

 Charamelan emanez zombeit kantu aire

 Zaharren ordaintzeko gaztiak badire,

 Airos kanta dezaten betiko Senpere (bis).

 

 10

 

 Ontsa jan eta edan, ele in gostura:

 Mintza-aldi ederrak ere izan dira.

 Duda gabe hauche da guzien desira:

 Berritz laster biltzia hor elgarretara (bis).

 

 11

 

 Laudamenak zueri, jaun buruzagiak,

 Egun eder hau hola chutik jartzailiak!

 Bai eta, zuek ere, oi zerbitzariak

 Zuen baitan tutzuen dohain bereziak (bis).

 

 12

 

 Orroitzapen haundia dugu egun hori.

 Bihotzaren barnetik goraintzi deneri,

 Mahin eder hortako zahar, gaztieri

 Ezin jin izan diren zahar laguneri (bis).


inprimatu