inprimatu
Senpereko herria
Izenburua:
Senpereko herria
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1094.zk.
Orrialdea:
4

Senpereko herria

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Senpereko herria ene sor lekua

 Tiki-danik bihotzez ainitz maitatua

 Berritan hor izanik nago xoratua

 Lehen-danik zonbat den hoi kanbiatua.

 

 2

 

 Etxe berriak dira bazter guzietan

 Airoski muntatuak oraiko moldetan

 Famila berri ainitz segura hoietan

 Senperen jendea da doblatu nunbeitan.

 

 3

 

 Landa hoietan hola eginik etxeak

 Ordainak behar ditu in laborariak

 Ateratu dituzte eremu haundiak

 Larre larrekietan inik lur berriak.

 

 4

 

 Ainitz edertua da lehendik Senpere

 Etxe zahar gehienak berrituak dire

 Alderdi orotara bada errebide

 Etxe guti Senperen otorikan gabe.

 

 5

 

 Lan mota guzietan dira tresnaz ari

 Lanak laster iteko balios da hori

 Lehengo moda ere eder zautan neri

 Hamar bat gizon landan lerroan segari.

 

 6

 

 Senpereko herria haundi ta zabala

 Jada aspaldi badu hor sortu nintzela

 Eta orai zahartu zuzen den bezala

 Pasatzen den denbora ezin da gibela.

 

 7

 

 Sortuz geroz emeki denbora pasatu

 Lehen zahar zirenak mundutik partitu

 Orduko gazteria orai da zahartu

 Moda hori hor ere ez da kanbiatu.

 

 8

 

 Lehenago lan ainitz iten zen bizkarka

 Orai aldiz denetan dena mekanika

 Bizi dena zahartzen ezin da espaka

 Guri orai denbora pasatzen lasterka.

 

 9

 

 Ofizio bortitza bainan baliosa

 Ederragorik ez da nola laborantza

 Izana-gatik pobre ala aberatsa

 Hortik atera behar jatera denentza.

 

 Kantari bezen kartsu hor da jaun ertora

 Taila ederrekua herriko jaun mera

 Jainkaak igorriak denen gidatzera

 Hil ondoan heltzeko guziak zerura.


inprimatu