inprimatu
Senpereko egun ederra
Izenburua:
Senpereko egun ederra
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1118.zk.
Orrialdea:
4

Senpereko egun ederra

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Hemeretzi ehun ta hiroita hameka,

 Senpererat etorri ohorez doblezka:

 Elizan jendea da hor bildu trumilka,

 Gizon eta emazte, mutil eta neska.

 

 2

 

 Tokaioren ondotik kantatzera noa;

 Ez dirot galtzera utz holako kasua.

 Denendako denbora emeki baitoa,

 Jaun ertorak aurten du bere jubilaua.

 

 3

 

 Berroita hamar urte in zela apeza;

 Bihotz onez Jesasi eman zion hitza:

 Bizi guziko zela emaiten harentza.

 Bururaino atxiki orduko agintza.

 

 4

 

 Abendu ilabete hogoieta seia:

 Jaun ertorak egun du urrezko ezteia.

 Nahiz eguberri zen bezperan doidoia,

 Besta hortan bildu da jendetze nasaia.

 

 5

 

 Haundizki apaindua jauntzi ederrenez,

 Etxetik partitu da segitua denez,

 Apezpikua buru, kalonje apezez

 Eder zen ikustia tropa hori oinez.

 

 6

 

 Jubilauan ondotik huna bigarrena:

 Berrogoi urtez dago Senperen artzaina;

 Ezin estimatua hor obratu lana.

 Airoski baderama sail hori aintzina.

 

 7

 

 Donibane Garazin lehen bikario,

 Handik ekarri zuen ainitz laudorio.

 Zeru gainean ere bada bozkario,

 Harat heldu denetan hoi dela medio.

 

 8

 

 Elizan izaiteko denenzat aisia,

 Erdian egin dute aldare berria.

 Meza hartara bildu Senpere guzia,

 Apeza hor delakotz denen jendakia.

 

 9

 

 Apez andana gaitza, sortuak herrian,

 Laguntzaile zituen oro itzalian;

 Xoragarriko meza aldare berrian,

 Kontzelebratu dute oraiko moldean.

 

 10

 

 Holako ohorea bakan boita heldu,

 Sala haundi batean ainitz dira bildu;

 Apez eta serora, errient, kontseilu,

 Arrotzenategian ederki bazkaldu.

 

 11

 

 Batzuek apez eta eta bertzeak serora,

 Senperetik jaliak denetan badira;

 Denak gonbit zituen mainean jartzera,

 Erreberri zezaten lehengo denbora.

 

 12

 

 Bizi dena zahartu baita egandaino

 Erne eta lixto da jaun hori oraino.

 Agian lazaz zare hor izanen oino,

 Arimen laguntzeko heltzen zeruraino.


inprimatu