inprimatu
Senpere-ko bertze seme bati
Izenburua:
Senpere-ko bertze seme bati
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
629.zk.
Orrialdea:
4

Senpere-ko bertze seme bati

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Sujeta bera bainan airea chaindatuz,

 Berritz ere nahi nuke hemen asi kantuz;

 Senpereko berriak horrela adituz

 Plazerretan jarri naiz, bihotza gaindituz.

 

 2

 

 Bigarren herritarra dugu ohoretan;

 Bertzerik izan daite bertze egunetan;

 Kaskoineri entzuna hau dut nik frangotan:

 Hiru gabe ez dela izaiten bietan.

 

 3

 

 Batto Larregi eta bertzea Gachinto,

 Etcheko seme onak hoik biak askitto:

 Frogak eman dituzte ez direla tonto,

 Beren ganat bildurik hoik bedera tanto!

 

 4

 

 Gizon gaitzak zirela diote leheno,

 Hori etzuna dugu denek egundaino...

 Zombeit bakar badire han hemen oraino,

 Gero ere izanen hazi ona deino!

 

 5

 

 Gizona gizon dela dudarik ez baitu,

 Lehen ere bardinak direla izatu,

 Guziak bardin chantzak laguntzen ez ditu

 Okasioniaz ere behar baliatu.

 

 6

 

 Guzientzat atsegin plazer ta ohore:

 Mundu huntarat jinak holakoak gare.

 Eman zagun aintzina hola gero ere.

 Biba Eskual herria bai eta Senpere.


inprimatu