inprimatu
Sempere
Izenburua:
Sempere
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
682.zk.
Orrialdea:
2

Senpere

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Senpereko hrria oi herri maitia!

 Enetzat bethi plazer zure ikustia.

 Nik hor iragana dut, gan Andre Maria:

 ĞRadio difuseğ zen hor meza nausia.

 

 2

 

 Zombat jende bildu den oi horko elizan!

 Mukurruka betea, kraskatzeko gisan.

 Bozkarioz kantari denak gare aizan.

 Meza ederragorik etziteken izan.

 

 3

 

 Apez charmanta bazen meza emailia;

 Bertze zombeit bezala herriko semia:

 Gorputz ederrekoa, gazte ta propia,

 Ainitz edertzen zuen horrek aldaria!

 

 4

 

 Janartorak zituen denak eskuetan;

 Airoski gobernatzen hor guziak betan:

 Hutsik ez egin behar segur holakotan,

 Eskual-herri guzia baitzagon eskutan...

 

 5

 

 Klika eder batean zer musikariak!

 Neskatch eta mutiko ainitz kantariak!

 Gizonek dardaratzen zuzten galeriak:

 Bat bedera choratzen hoien entzutiak.

 

 6

 

 Bikario jeneral, jaun Narbaiz apeza!

 Deneri egin dauku prediku bat gaitza:

 Argi bezen sarkor da jaun horren izkuntza;

 Guzien esker onak errezebi betza.

 

 7

 

 Ogi-buru ederrak eskuz berechiak;

 Hoitaz egin dituzte buketa haundiak;

 Ofrendan izan dira hola gizonkiak;

 Ogi hortaz iteko urteko ostiak...

 

 8

 

 Bertzetan bardin dela gaina ageria;

 Geichago estimatzen bakotchak beria;

 Besta eder hoietaz gaiten bozkaria:

 Biba Senpere eta Eskual-herria!


inprimatu