inprimatu
Sempere
Izenburua:
Sempere
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
255.zk.
Orrialdea:
4

Sempere

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Aire chahar batean hasten naiz kantatzen

 Ene pentsamendua deneri kondatzen:

 Lehenago entzun dut chahar bat erraiten

 Sor-lekua ez dela sekulan ahanzten:

 Tipian maitatuaz bethi da orhoitzen.

 

 2

 

 Baionan bizi bainan Senperen sortua,

 Ene gaztetasuna han dut pasatua:

 Orai ere ardura han dabil gogoa,

 Chorino baten pare bethi airatua.

 Nola, ahantz ditake leku maitatua?

 

 3

 

 Toki trankila dago Lapurdin Senpere:

 Ontasun ttipi eta haundiak badire.

 Eliza bat pollita, jauregia ere,

 Mahaski-sagardiak, alor eta pentze,

 Urrun ingurunetan oihan eta larre.

 

 4

 

 Toki airosean da ene sor-lekua:

 Landa bichkar batean tente plantatua,

 Bere lur eta landez da inguratua:

 Murruak churi eta gorri teilatua:

 Ttipi izana gatik ez da oraikoa!

 

 5

 

 Laudatu nabi ditut aita eta ama,

 Konpliturik legea, Jainkoak emana:

 Ohorezki hazirik holako andana,

 Familia ederra baituke izana;

 Azkenik sorturik naiz, hamekagarrena.

 

 6

 

 Zazpi alaba eta ginen lau muthiko,

 Elgarren ondotikan jinak lerro-lerro:

 Ontasun ttipia zen denak bizitzeko;

 Zonbait gazterik ziren gan etchetik kanpo,

 Batzuek muthil eta bertzeak neskato...

 

 7

 

 Bertze ainitzen gisa ene haurtasuna,

 Eskola doi bat eta gero katichima;

 Etcherat jinez geroz bethi prest mahaina:

 Zopa eta chingarra, arto eta gasna,

 Pegarrian Lapitzeko ithorroch bat ona.

 

 8

 

 Astea arizanik lurreko lanetan,

 Igandetan ardura meza bezperetan:

 Handik lekora gero mus eta pilotan;

 Bardin genekilan kantuz errepikan,

 Erretira ordua jin arte frangotan.

 

 9

 

 Neguan bi anaiak usu oihanean,

 Otheh pikatzen edo bardin egurrean,

 Zonbait aldiz egonak mindeiko gainean,

 Bi bozetan kantari uri-atherbean

 Taulazko oihanzainen etchola barnean!

 

 10

 

 Senpere kitaturik jadanik aspaldi,

 Geroztik iguzkiak in ainitz itzuli;

 Zonbat goiti-beheiti artean ibli!

 Izerdiaren gostuz bizitzen ikasi,

 Penak eta plazerak, baitira nun-nahi!

 

 11

 

 Kamiun batekilan nago gidaria;

 Harekin ibiltzen naiz ni egun guzia;

 Aspaldi kurritua dut Eskual-herria

 Bai eta- Landesak kaskoinen tokia

 Zoin zaitan ederrena errech pentsatzea.

 

 12

 

 Landarea behar da ttipian moldatu:

 Jaun ertorak ninduen gazterik gidatu.

 Haren plegueri naiz ahalaz segitu:

 Giristino egonik ez zait urrikitu.

 Agian du Jainkoak ongi saristatu.

 

 13

 

 Senpere herriari bihotzez Ťadiosť 

 Baionatik igortzen diot amodioz.

 Ongi eginak bethi baitira balios,

 Agian denak gare izanen lorios

 Zeruko jainkoaren grazien medioz.


inprimatu