inprimatu
Sanjamendua
Izenburua:
Sanjamendua
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1605.zk.
Orrialdea:
5

Sanjamendua

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Legeak hola manatzen baitu bozetan dugu Frantzia

 Zazpi urteintzat hautatu behar Frantziako gidaria

 Aspaldi huntan eskuin aldetik ginuen gure nausia

 Ezkerreko bat uste gabean da president ezarria.

 

 2

 

 Ezker aldean Mitterrand eta eskuinarentzat zen Giscard

 Agintza frango egin daukute bentzutu beharrez elgar

 Ezkerrekoa hautatua da zerbait hobe dezan ekar

 Ondorioan zer izanen den hori ageriko bihar.

 

 3

 

 Denen onetan gidatu behar bakotxak bere moldean

 Bizi moldea hobetua da guziendako Frantzian

 Gauza nasaiki denetan eta bizi ga libertatean

 Horren eskasa ainitzek dute gure mundu zabalean.

 

 4

 

 Igan denbora ezagutu dut, aspaldi bainaiz sortua

 Frogatu gabe ezin konpreni izan den sanjamendua

 Guzietarik nasaiki eta sakela bete dirua

 Bizitze hunek kontina dezan otoitz dezagun Jainkoa.

 

 5

 

 Ontasunetan beharrezkoak hauk biak ditut kausitzen

 Osagarri ta libertatea elgarri ditut juntatzen

 Hoikien jabe hemen gareno ez gare hanbat ohartzen

 Hoik biak zenbat balios diren, galdu ondoan sentitzen.

 

 6

 

 Batzuek beti eskasa eta bertze batzuek sobera

 Ainitz hobeki izana gatik denek zerbait errengura

 Gerore hola izanen dela hori da gauza segura

 Gure Jainkoak gida gaitzala hale guziak zerura.


inprimatu