inprimatu
San Leon
Izenburua:
San Leon
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1023.zk.
Orrialdea:
4

San Leon

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Baionako patroina betiko San Leon

 Martir ederragorik ezin daite nihon

 Igandean jendea zuri buruz zagon

 Zuk hedatu fedea azkar dadin egon.

 

 2

 

 Hemen lehen jendea zelakotz pagano

 Jainkoak gidatua zintuen hunaino

 Fedea erain duzu zuk hemen leheno

 Otoitz zazu Jainkoa azkar dadin oino.

 

 3

 

 Errekolta biltzeko erain behar dela

 Mozkin onik etortzen ez baita bertzela

 Gizonen salbatzeko Jesusek bezala

 Zuk ere hor zinuen ixuri odola.

 

 4

 

 Gure apezpikua Jean Paul eta Vincent

 Obra hoi segitzeko kargua du izan

 Horrentzat otoitzean denak gare aizan

 Gure artean luzaz Jainkoak utz dezan.

 

 5

 

 Apezpiku gaztea Roger Etchegaray

 Betiko eskualduna Parisen da orai

 Predikua in dauku garbi eta arrai

 Horren kontseilueri denak gaiten jerrai.

 

 6

 

 Hiru apezpiku ta hoita zonbait apez

 Gaitzeko mundua da ere bildu jendez

 Musika, kantu eta bertzeak otoitzez

 Denak hor aizan gira saindu horri galdez.

 

 7

 

 Ederki beztitua zuten, gurutzia

 Ezpelez eta lorez eginik jauntzia

 Eta hunkigarri zen horren biluztia

 Plazer du aldaxka bat etxera kartzia.

 

 8

 

 Saindu horren denboraz zonbeit xehetasun

 Plazerrekin ditugu predikutik entzun

 Orai ere zerutik oi gaitzatzu lagun

 Eskualdunak egoiten eskualdun fededun.


inprimatu