inprimatu
Radioaz
Izenburua:
Radioaz
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
887.zk.
Orrialdea:
2

Radioaz

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Agur eta ohore, jaun deputatua:

 Egun zuretako dut nik nere pentsua.

 Kazeta hortan dugu hau irakurtua:

 Zuri esker dugula aurten Radiua.

 

 2

 

 Ezin haundia baitzen guk ginuen pena,

 Konprenitu dukezu gure bihotz mina:

 Deneri eman ere froga ederrena,

 Zu ere hor zinela sortu eskualduna.

 

 3

 

 Mundu huntan lan frango aise iten dira:

 Halere ez izaiki iten denik bera.

 Betikotz hoi galtzea zelakotz lanjera,

 Parise hortan duzu harrotu gambera!

 

 4

 

 Istorio ta kantu bada hor denentza;

 Ainitz ederra ere igandeko meza.

 Ez dut nik salatuko hor atxeman hutsa:

 Bakotxak berea du atxemaiten ontsa

 

 5

 

 Radioak ez ditu satifatzen oro;

 Denetan bethi dira zonbeit buru bero.

 Ardura hoik badute espantu ta aro;

 Beren ganatu nahiz bertze zoinbeit xoro.

 

 6

 

 Jendea atzartzen du min edo beharrak;

 Horrek mugiarazten flako ta azkarrak.

 Balio guti baitu ondotik nigarrak,

 Barkatu erran baitut zonbeit ele, txarrak!

 

 7

 

 Xubero ta Lapurdi ta Baxenabarre

 Mendiz handian ere bertze lau badire:

 Denak anai-arreba egon bear gare,

 Eskuara bizi dadin orai ta gerore.

 

 8

 

 Eskualdunak eskuaraz mintzo eskualduner,

 Eskualdunentza hori on da eta plazer.

 Haurten ere hor dugu hori, zuri esker:

 Bihotzetik dautzugu igortzen milesker.


inprimatu