inprimatu
Radioaz
Izenburua:
Radioaz
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
781.zk.
Orrialdea:
3

Radioaz

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Baionatik Angelu Biarritze hauzo:

 Plazerrekin entzunak hor ditugu atzo.

 Eskualdunak eskuaraz eskualduner mintzo.

 Ai ai ai mutila hau duk hau mintzaira,

 Ai ai ai mutila Aita-men eskuara!

 

 2

 

 Argitasun kantu ta ainitz ichtorio;

 Hola izanen dugu udazken artio;

 Urte guzia balitz ginuke nahio!

 Ai ai ai mutila...

 

 3

 

 Eskualdunak eskuaraz Eskual-herrian,

 Eskuaraz mintza gaiten zoin gure artian,

 Aita amek erakatsi mintzaira garbian...

 Ai ai ai mutila...

 

 4

 

 Ezpeletan egin da aurten lehen meza:

 Choragarriak ziren kantu ta otoitza;

 Hor zen boz eder hori ez dugu arrotza!

 Ai ai ai mutila...

 

 5

 

 Nun nahi izan gaiten, urbil edo urrun,

 Radio horren bidez garbi eta legun;

 Eskualdunen berriak denek tugu entzun!

 Ai ai ai mutila...

 

 6

 

 Horren bidez han ere dugu ikasia,

 Chalbadorrek duela zangoa haundia.

 Mattin arras gizena, iduri cherria!

 Ai ai ai mutila...

 

 7

 

 Eskuararen etsaiak, bethi, egundaino,

 Oral bezala dire izatu leheno:

 Garraituko ditugu segura oraino!

 Ai ai ai mutila...

 

 8

 

 Eskual herriak ditu gidatzaile onak,.

 Beren ahal guziaz jokatzen direnak:

 Eskualdun egon diten bethi eskualdunak!

 Ai ai ai mutila hau duk hau mintzaira

 Ai ai ai mutila aita-amen eskuara.


inprimatu