inprimatu
Premu baten zorigaitza
Izenburua:
Premu baten zorigaitza
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
643.zk.
Orrialdea:
4

Premu baten eztaiak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Familan lehen heldua

 Bain etcheko premua,

 Kargu hortaz jabetua

 Ni ere nintzen sortua:

 Hori baita izatua

 Ene maluren kasua!

 

 2

 

 Ene haurreko bizia:

 Amarik gabe hazia;

 Aita mokor ta dorpia,

 Amodiorik gabia;

 Esker tzar ta erasia,

 Enetzat bazen nasaia!

 

 3

 

 Presuna eder gochua,

 Gaztedanik maitatua,

 Elgarren amodioa

 Barna ginuen sartua:

 Maluruski zen, gaichua,

 Doterik gabe sortua.

 

 4

 

 Aita zenean ohartu,

 Zer koleran etzen sartu?

 Eskarnio ta mehatchu:

 «Semea, hau jakin zazu

 Horrek doterik ez baitu,

 Arrunt behar da kitatu!»

 

 5

 

 «Aitak eman sententzia

 Ez balio hizkatzia:

 Hik behar dukan anderia

 Eni baita hautatzia,

 Obe duk sumetitzia;

 Bertzenaz kita etchia!

 

 6

 

 «Izan nauk Etchebertzera,

 Alabaren galdatzera:

 Dotearen arabera

 Partida ona duk hura:

 Ekarriko tik etchera

 Bortz ehun mila libera!»

 

 7

 

 Ene maite Gabriela

 Ohartu zen berehata

 Zerbeit gordetzen niola;

 Ez bainion disimula,

 Aitortu nion horrela

 Aita kontra ginuela.

 

 8

 

 Maitearen bihotz ona:

 «Aitak duke arrozoina:

 Zuk duzun premutasuna

 Ez da pobrentzat egina;

 7asanen dut ene pena;

 Etzaite nitaz changrina!»

 

 9

 

 Etchian naiz gelditu.

 Aita nuen obeditu.

 Demborarekin ohartu

 Zer saretan nintzen sartu,

 Enetzat baita izatu

 Ainitz pena ta afruntu!

 

 10

 

 Ene bizia triste zen

 Andriarekin ez aitzen,

 Disputa bethi nausitzen,

 Amodiorik ez baitzen;

 Gero ohartu-re nintzen

 Nola ninduen tronpatzen!

 

 11

 

 Bazterrak oro nahasi,

 Kalapita eta hauzi,

 Bakerikan ezin kausi:

 Bertziak etchean nagusi;

 Hola ez nindaken bizi;

 Mendirat gan naiz ihesi.

 

 12

 

 Gaztieri kontseilua,

 Nitan artuz etsenplua;

 Ontasunen baliua

 Ez da konparatzekua,

 Nola baita amodiua

 Barna delarik sartua!


inprimatu