inprimatu
Pilotaren on-gaitzak
Izenburua:
Pilotaren on-gaitzak
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1348.zk.
Orrialdea:
5

Pilotaren on-gaitzak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Pilotaren kalteak emanak kantutan

 Irakurtu berri tut Herria kazetan

 Jende ainitz badela oro bazterretan

 Hori dela medio dagonik penetan.

 

 2

 

 Euskal-Herrian eder plaza errebota

 Harat hunat airean dabilan pilota

 Plekariak xuritan gorri perde zinta

 Ikustera biltzen den horko jende keta.

 

 3

 

 Arbasoek utziak ainitz ohidura.

 Euskal-Herrian oinon uruski badira

 Gure eskuetan da hoikien mentura

 Erortzerat uztetik detzagun begira.

 

 4

 

 Denak gare pilotan haurretik aizanak

 Ainitz txarren artetik ateratzen onak

 Plekari famatuak eta jaunen jaunak

 Euskaldunetan dira gutiz gehienak.

 

 5

 

 Begia erne eta zango hankak zalu

 Pilotaren ondotik ibili behar du

 Aitzin gibel bazterrak ongi behar zaindu

 Leku txarretik ere onera bear bildu.

 

 6

 

 Batean eskun eta bertzean ezkerra

 Pilotaren ondotik in behar lasterra

 Nihaur izana gatik pilotari txarra

 Partiden ikusteaz haundi dut plazerra.

 

 7

 

 Batean aitzin eta bertzean gibela

 Igortzen den lekuan pilota dabila

 Hortan duda gabe da bertzetan bezala

 Txarrenak amor aman beharko duela.

 

 8

 

 Batzuek maite eta bertziek hastio

 Denen gostua egin nihork ezin dio

 Partidetan iten da zernahi pario

 Ainitzeri partida gostatzen kario.

 

 9

 

 Pariotan husturik moltsa ta sakela

 Bertzalde egin dio kopetan uspela

 Horren solas moldea laiteke bertzela

 Pilotan trebe balitz pertsutan bezala.

 

 10

 

 Pilotari kausituz horren bertze gaizki

 Bertze errenkurarik horrek badu naski

 Eskua minberatzen, kasik ezin hunki,

 Semea, bera baino hobea izanki.

 

 11

 

 Xatxaria kantari pontuen kondatzen

 Azken kintzeak ditu guziak trenkatzen

 Parioko dirua ez da arras galtzen

 Batek galtzen duena bertzeak du biltzen.

 

 12

 

 Nihork ez du egiten denen atsegina

 Batzuentzat kalte da bertzentzat on dena

 Nik hau kantaturen dut ahalik gorena

 Biba pilota eta biba euskalduna.

 

 13

 

 Lapurdi Xuberoa artean Garazi

 Denetan gazteak du aise iten jauzi

 Bertze aldi bat artio hor nahi dut utzi

 Kantu haukien bidez igorriz goraintzi.


inprimatu