inprimatu
Petrola Semperen
Izenburua:
Petrola Semperen
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
455.zk.
Orrialdea:
4

Petrola Semperen

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Hogoi garren mendean berroita hemeretzi,

 Pentsu zombeit kantatzen nahi naiz asi:

 Sempreko herrian zer dudan ikusi,

 Deneri kondatzea etzeraut itsusi:

 Duaneko ikasi,

 Izaiteko nausi,

 Laster in dut jauzi;

 Bertzer ez naiz utzi,

 Suiet oberik ez baititake kausi

 

 2

 

 Leku ona Sempere Eskuat herrian,

 Larrungo mendiaren ipar-aldian:

 Jendea hor bizi da deskantsu aundian,

 Trakasu ainitz gabe, trankilitatian.

 Orai uste gabian

 Hor gaude lorian.

 Kontent bihotzian,

 Zer ategrantzian!

 Petrol atchemanik horku oianian.

 

 3

 

 Bethi izan ditugu dohain bereziak,

 Zeruko Jainkoak guri igorriak

 Zombat aberats ziren lehen arrubiak,

 Oianak zabat eta haitzez estaliak!

 Eremu haundiak

 Ziren sagardiak

 Eta mahastiak!

 Oi zer etorkiak!

 Bethi badik jaterat taboraiak...

 

 4

 

 Izan dadin urrungo ala auzo herri,

 Begitarte argia hemen deneri:

 Guzientzat badugu janari, edari;

 Jende ona da eta aise iten irri:

 Ordainez deneri

 Jainkoak igorri

 Dohain ainitz sari,

 Zoin kontsolagarri!

 Patrointzat hautaturik Jondoni Petri.

 

 5

 

 Aundizki aipatua bethitik Senpere!

 Gizon aundiak hortik atera dire:

 Notari medikuak, ta ichkribatzaile,

 Kantari, pertsulari, apez eta fraide:

 Plekariak ere

 Bethi izan dire;

 Ni hemen eznauke

 Ohoratu gabe

 Santiago Tehopyl ta Chahatene.

 

 6

 

 Neskatcha sano eta ederrak Senperen,

 Kolore gorri eta gorputza lerden:

 Bethi sa phlski beztitzen ;

 Nun na~ ., ak zaizkote etartzen ;

 ., f8i d:f éattzen ;

 

 it adatzen

 harrttzen !

 s

 ez dut uste baden,

 C~ dire mutiko gaztiak

 Li, dü gazteriak ;

 PI „zeko parerik gabiak

 Se # i,:. - te zaharren usaiak.

 Zombeit plekariak

 Eta dantzariak,

 Zoin jostagarriak!

 Prestuak guziak!

 Ardura peniten erretiratziak...

 

 8

 

 Garraioak orgekin ziren lehenago;

 Behi idiez bazen itzaina frango;

 Donibane bidean denak lerro lerro,

 Uztarri ta seihalak zoinek ederrago:

 Kargatuak oro,

 Zoin ederkiago:

 Egur eta fago,

 Betar eta lasto...

 Hoik denak nihaurek ikusirik nago.

 

 9

 

 Hola ibiltzen ziren osaba ta aita,

 Kadet ta Ganichon, Manech ta Battita:

 Denak izendatzeko luzigi lista;

 Azkaingo Zubiburun iten zuten alta:

 Denak eleketa,

 Irri eta josta,

 Oihu eta kanta.

 Oi zombeiten besta!

 Laster husten baitzen pin agorienta.

 

 10

 

 Demborak Joan eta moduak chaindatu,

 Itzain hoien plaza otozainek artu:

 Tiki ala haundiak en'ustez berdintsu

 Zalutasun haundiaa ibilki ditutzu,

 Bertziak nai pasatu,

 Bethi presan tutzu,

 Zer nahi espantu:

 Arrazoina nork du?

 Oinez dabilanak estima guti du!

 

 11

 

 Oto hoien zaldiak ezin daizte ala:

 Hoikiek kurritzeko behar petrola!

 Tresnekin badabiltza surtsa hoien bila...

 Hemen izan dira bertzetan bezala:

 Utzirik achala,

 Ainitz barna zila,

 Bardin zombeit mila!

 Manua hoi dela,

 Nork zuen erranen Senperen bazela?

 

 12

 

 Oihanaren erdian atchemanik surtsa

 Denen iduriko ainitz aberatsa!

 Senpertarrek zabala baitugu bihotza,

 Zerbeit izan diteke ouzo herrientza...

 Beharko laguntza,

 Iraz-bide gaitza,

 Lana on denentza,

 Bizitzeko ontsa:

 Gizona ez diteke obeki mintza!


inprimatu