inprimatu
Parise
Izenburua:
Parise
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
722.zk.
Orrialdea:
4

Parise

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Uste gabetarik zaut etorri kasua.

 Berritan naiz Parisen hola izatua,

 Gazte batzuen pare oi loriatua,

 Ikusiren nuela hiri famatua!

 

 2

 

 Gauaz piaiatzea zela hoberena,

 Gauerdi aintzinttoan hartu nuen treina.

 Hoin laster ibiltzea nik ez niron asma:

 Ezin akitua duk holako machina!

 

 3

 

 Garatik jali eta hartu dut metroa.

 Hanitz komodos zela nuen aditua.

 Batean lur-azpia, bertzean kanpoa,

 Horren pentsatzalea ez baitzen astoa!

 

 4

 

 Denetan giristino behar baita izan,

 Igandea zen eta izatu naiz mezan;

 Esplikatu nahi dut nuntsu ene gisan:

 «Tour Effel»-ari hurbil San-Leon elizan.

 

 5

 

 Elizan sartue-ta, ene harritze,

 Ikusiz hoi nola zen mukurru betea.

 Ene ganik urrun zen hori pentsatzea

 Parisen zitakela holako fedea.

 

 6

 

 «Eskualdunen Etchea» eder omen baita,

 Hor hainitz bide dira biltzen elgarreta:

 Horren adreza nuen maluruski falta,

 Plazerrekin bainuen eginen bisita.

 

 7

 

 Usaiarik ez eta piska bat herabe,

 Bazterren ikustera gan nintzen halere:

 Karriketan jendea zinaurrien pare,

 Harat-hunat lasterka hor ibilki dire.

 

 8

 

 Eskualdun hanitz dela Parisen jakinik,

 Zonbaiten suertatzea pentsatzea nuen nik.

 Holako jendeketa ikusia gatik,

 Nihon ez dut kausitu nihor ezagunik.

 

 9

 

 Karrika alimale batzuek baitira,

 Hoitan ibilia naiz itzul eta bira.

 Senti nuen bazela galtzeko lanjera

 Hortakotz maiz behatzen nuen gibelera.

 

 10

 

 Den bezala behar da egia aitortu:

 Paregabeko gauzak Parisek baditu:

 Plaza ederrak eta hainitz monumentu.

 Choratua begira luzaz naiz egotu.

 

 11

 

 Behar etzen lekuan ibilki bainintzan,

 Konplimendu gochoak laster ditut izan;

 Kuraie emaiteko hauche dautet esan

 «Va te promener ailleurs, espèce de paysan!»

 

 12

 

 Etcherat itzulia, Parise, adio!

 Jainkoak nahi badu bertz'aldi artio!

 Artetan ikustea ez nuke hastio.

 Halere Sort-herria betikotz nahio.

 


inprimatu