inprimatu
Panpilliren sort-etxea
Izenburua:
Panpilliren sort-etxea
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1157.zk.
Orrialdea:
4

Panpilliren sort-etxea

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Landa bixkar batean zer etxe pollita

 Ate leihoak gorri xuria pareta

 Teilatuan ximini hertxi bat xut-xuta

 Leku airosagorik etzitaken hauta (bis).

 

 2

 

 Xarmanteko haizteia etxe gibelian

 Xoriak hortik kantuz argia astian

 Plazer du egoitia horko itzalian

 Iduzkia sobera bortitza denian.

 

 3

 

 Berroz inguratua eder baratzea

 Egun guziez hortik betetzen eltzea

 Porru, aza, tipula ta pastenarrea

 Xarpot eta perrexil, biper, tomatea.

 

 4

 

 Sagar, udare, piko, gerezi, mertxika

 Xarmanki landatuak dira han hemenka

 Sahetsetik pasatzen iturri erreka

 Ur freskoa badoa kantuz itzulika.

 

 5

 

 Gibel-aldean heia kabalez betia

 Behi, oilo, lapinak bai eta xerria

 Haiztegitik segidan hor du larrekia

 Kabalentzat janaikin behar ihaurkia.

 

 6

 

 Etxetik jalitzean hor da laborantza

 Bizi moldea hortik heldu da denentza

 Ogi, arto, patata, ilar ta mahatsa

 Ongi artatu behar biltzekotan gauza.

 

 7

 

 Negua pasatzeko zuhaina behar da

 Fresko eta ederrik segidan da landa

 Parte bat zelai eta bertzea da malda

 Euskal-herrian ainitz lekutan hola da.

 

 8

 

 Oilo salda artetan gustatzen baitzauku

 Heia kantoin batean hoientzat da leku

 Oilarrak errebeilla goizik joiten dauku

 Argia hasi gabe inez kukuruku.

 

 9

 

 Etxearen zaintzeko ernerik xakurra

 Beharriak zut eta buztana laburra

 Gatuak aldiz beti xekatzen leihorra

 Kanpoa bainon hobe zaio supazterra.

 

 10

 

 Etxetik partitzeko jin zen ene aldi

 Gazterik Baionarat gan nintzen aspaldi

 Hantxet aditu ere eta zonbat aldi

 Guzietan badela galtzen bet'ipurdi.

 

 11

 

 Iduzkiari beti segitzen itzala

 Jada aspaldi in du hor sortu nintzela

 Eta oral zahartu xuxen den bezala

 Pasatu den denbora ez heldu gibela.

 

 12

 

 Herriko paperetan hau da irakurtzen:

 Hemeretzi ehun ta bian sortu nintzen

 Ohartu gabe baita denbora pasatzen

 Hiru hogoi-ta hamar urtez aurten naiz jabetzen.


inprimatu