inprimatu
Panpilliren arra-ezteiak
Izenburua:
Panpilliren arra-ezteiak
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2073.zk.
Orrialdea:
3

Panpilliren arra-ezteiak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Mila bederatzi ehun eta laur hogoi eta hamarra

 Orainon ere nik hau banuen hemen kantatu beharra

 Ura basoka kenduz delakotz emeki hasten pegarra

 Nik ere hauxe seguraz duket azkena eta ondarra.

 

 2

 

 Zu eta ni ezkondu ginela aurten hirur hogoi urte

 Orduan ginen, ainitz bezala, sano, azkar eta gazte

 Orduko gure amodioa aspaldikoa izanik'e

 Oraino ere, lehen bezala, ainitz dugu elgar maite.

 

 3

 

 Ustegabian besta batian biak ginen suertatu

 Elgarri beha egon ondoan elgarretaz agradatu

 Orduan piztu amodioa fina zelakotz gertatu

 Geroztik hunat behiner'ez da gure ganik aldaratu.

 

 4

 

 Aski denbora hartu ginuen elgarren ezagutzeko

 Halerejin zen gure tenora hitzemanak obratzeko

 Gure betiko nahia baitzen elgarrekin ezkontzeko

 Apezak zuen elizan hota egin gu bietaz batto.

 

 5

 

 Ezkondu aintzin ere bainuen ainitz gostukoa lana

 Nausi bat ere arraroa ta gizon prestu bezain ona

 Elgarrekilan hor izan dugu urtez gaitzeko andana

 Bizi naizeno jarraikitzen zait jaun horren oroitzapena.

 

 6

 

 Herritik herri gauzen garraio epizeria hoitara

 Iluna ongi jautsi ondoan ardura heltzen etxera

 Nik ezin dirot hemen esplika orduko ene plazera

 Ene andria haurra besotan hor baitzauden ene beira.

 

 7

 

 Amultsuki ta atseginekin elgar finki besarkatuz

 Elgarrekilan afaltzen ginen goiti-beitiak kondatuz

 Lehen bai lehen gero gateko ohe goxo hari buruz

 Egunaz bildu unadur'hoiek lo on batekin kasatuz.

 

 8

 

 Aspaldi sortu, ezkondu ere, denborarekin zahartu

 Mundu huntako en'itzulia nunbaitan da bururatu

 Jainko Jaun ta adixkidia enetzat otoitz egizu

 Hemen iragan dudan bizian ez naiz aingeru izatu.

 

 9

 

 Jenerazio laugarrenean haurra sortu berri baita

 Gare bihotza alegratzeko etzaiken hobeki gerta

 Adixkide ta ahaide zenbait bildu gare elgarreta

 Egun eder hau izan zadien oroitzapeneko besta.


inprimatu