inprimatu
Ongi-etorri Baionara
Izenburua:
Ongi-etorri Baionara
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1662.zk.
Orrialdea:
5

Ongi-etorri Baionara

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Agur ohore ta laudorio zuri jaun apez Camino

 Zu kantatzeko ainitz hobea behar liteke ni baino

 Zure trenpuko apez arraiak gure artean direno

 Euskal-Herria lehen bezala egonen da girixtino.

 

 2

 

 Euskal-Herriko apez xarmanta, zeren sortua Arnegin

 Gure Jainkoak here lanera gazterik zuen galdegin

 Galde on hori onartu ere errespetu haundirekin

 Dohain berezi haundien jabe zeruak hola du egin.

 

 3

 

 Apezpikuak izendatu du katedralean erretor

 Berri on horrek gure artean ez du ez harritu nehor

 Gutiz geihenez ezagutua, bikario egona hor

 Kargu horrentzat hobeagorik segur etzitaken etor.

 

 4

 

 Hedadura gaitzeko apeza eta xarmanta gizona

 Izpiritua ainitz xorrotxa eta zonbat jakintsuna

 Ez da dudarik haundia dela oral hartzen duen lane

 Lan guzietan aise ari da buruz artzen dakiena.

 

 5

 

 Apezpikuak hautatu dauku guri erretor berria

 Bihotz barnetik egiten diogu denek ongi etorria

 Ez da dudarik haundia dela gure plazer ta loria

 Berritz ere hor entzunen dugu horren boz xoragarria.

 

 6

 

 Euskal-Herriko Baigorrin baita erretor egon lehenik

 Laster estimu haundia bildu horko jende onen ganik

 Hazparnen orai erretor zagon badu aspaldi jadanik

 Katedralean ezartzen zaiku gradu haundira iganik.

 

 7

 

 Haundia eta ederra baita eman dioten gradua

 Diosesako erretoretan hori da denen burua

 Badu ahala eta kuraia badu ere talendua

 Uste-gabean etorri zaio merezi duen lekua.

 

 8

 

 Euskal-Herrian ezagutua aspaldiko denboretan

 Oroitzapena ona utzi du pasatu den lekuetan

 Partitze horrek segura ditu Hazparnen utzi penetan

 Batzuen penak egiten dira bertze batzuen onetan.

 

 9

 

 Orai artean hor zena ere etzen ez apez tontua

 Sinestekotan ikusi behar egin den xanjamendua

 Ez da dudarik kargu hori da haundia bezen pisua

 Holako obrak egin ondoan merezi duke pausua.

 

 10

 

 Apezarentzat erraiten dute azken hitza beretako

 Nik ere hemen oral banuke fagore bat galdatzeko

 Jainkoarekin hor zaudelarik otoitzean belauniko

 Galdatzen tuzun grazia hoitan nitaz ere oroitzeko.


inprimatu