Olheta
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Agur eta ohore gaur zuri, Olheta!
Omore onez nauzu asten eleketa:
Hoin aundizki iteko ezkontzaren besta,
Leku charmantagorik etziteken hauta...
2
Gombitua ukanik kazeta «Herrian»,
Olhetan izan gare zoin nonbre haundian;
Itzemana ginduen iragan urtean
Etorriko ginela urrengo aldian.
3
Beztimen eta dantzak lehengo moduan
Ederiki eman tuzte bazkaldu ondoan:
Zoin jostagarri eta zer muhimenduan;
Dantza ederragorrik ez daite munduan.
4
Mattin eta Errechil zer pertsulariak!
Golkoa bete eta goizik, etorriak...
Berotzen asi eta ezin atchikiak...
Ongi utzi dituzke horko bazkariak!
5
Esposaren aitak du dantzatu fandango,
Hiru-hogoibat urthe hortche nombeit dagu
Horren, zalutasunaz harritua nago,
Zoin arin derabilzkan gorputz eta zango.
6
Gazte tropa charmanta Chuberotik jina:
Gidatzaile on eta chistulari fina...
Musketa-jauzi eta baso dantz-arina:
Ez da ttipituz johan Chuberotar fama!
7
Olhetako herriak aldean du Larrun:
Hauzo herriak ere zutarik ez urrun;
Behar orduan gare hemen zure lagun,
Eskual herria dadin bai egon Eskualdun.
8
Bertzaldiño hat arte deneri adios!
Holako bestak dire denentzat balios.
Jostatuz bizi gaiten guziak lorios;
Zaharren kostumeri segi amodioz.