inprimatu
Ohore
Izenburua:
Ohore
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
624.zk.
Orrialdea:
4

Ohore

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Herri charmanta bezen gochoa Senpere;

 Gizon baliosak hor bethi izan dire:

 Berritz ere guziak plazerretan gare,

 Herriko seme batek izanik ohore.

 

 2

 

 Omore onez hemen egiten dut kanta,

 Denek jakin dezaten zer dudan suieta:

 Senpertar seme hori ohoretan baita.

 Horren atseginari denak gaiten junta.

 

 3

 

 Amodio, ohore, herritar maitea!

 Bozkario enetzat zure kantatzea!

 Irakutsi baituzu zure bertutea,

 Saritzat ukan duzu gerlen gurutzea!

 

 4

 

 Algeria lur hortan zer jende nasaia.

 Bakea ezartzerat nola ez entseia?

 liste ez den lekuan gorderik etsaia;

 Bentzutzeko behar da eskualdun kuraia.

 

 5

 

 Armadako ototan baitzen gidaria,

 Ainitz kurritu duke horrek Algeria.

 Noiz nahi partitzeko bethi prest jarria,

 Senperen holakoa baita gazteria!

 

 6

 

 Iduzkirik gabeko dembora da goibel!

 Bertute tipikoa uzkur eta epel.

 Etzela debaldetan zuri iten apel,

 Frogak eman ditutzu guzieri, Michel!

 

 7

 

 Kantuz, harrotzen zuen maiz horrek gambera

 Kantuz aise ahanzten delakotz lanjera;

 Omore onez laster pasatzen dembora;

 Hortakotz denek make jende alegera...

 

 8

 

 Jende nahasia da gure mende huntan:

 Gerlaren desmasiak zoko guzietan;

 Zazpi urte luzeak du pasaturikan

 Gerla ari zaukula Algeria hortan!

 

 9

 

 Iduzkia denean zoin gocho itzala!

 Maiz ibilki baikare ez denaren bila!

 Beharrik azkenean finitu da gerla:

 Luzaz bakea eman Jainkoak dezala.


inprimatu