inprimatu
Odolaren mintzoa
Izenburua:
Odolaren mintzoa
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1406.zk.
Orrialdea:
5

Odolaren mintzoa

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Euskaldun liburu bat «Odolain mintzoa»

 Berrikitan nik ere dut eskuratua

 Fama haundia nuen hortaz aditua

 Kanporaino senti du Ian horren beroa

 Behala egin diot barre horri soa.

 

 2

 

 Liburu horrek duen barneko mamia

 Dena kantu ederrez gaindika betea

 Xoratua hor dago irakurtzalea

 Sarkor eta garbiak hitz eta elea

 Jakintsun haundi bat zen horren egilea.

 

 3

 

 Obretarik jendea juja baititake

 Kantu hoiek garbiki erakusten dute

 Etxeko ta herria zoin zituen maite

 Denetan ta goraki euskararen aide

 Holakorik bertze bat nehun bada ote.

 

 4

 

 Beti kontseilu onak, nehor ez kondena

 Mespreziorik gabe arrazoin zuzena

 Zerbitzatzia maite zeren bihotz ona

 Beti errespetatuz Jainko ta laguna

 Gutarik ainitzentzat zer erakaspena.

 

 5

 

 Egunaz unaturik betiko lanetan

 Etxerat bildu eta afal ondoetan

 Zer plazerra artzia hori eskuetan

 Denetaz ahantzia nola ametsetan

 Denbora pasatzen da hor urtegabetan.

 

 6

 

 Euskal-Herria zer den nahiz erakutsi

 Obra ederra dauku ondorioz utzi

 Hizkuntza gure baitan nahi zuen hazi

 Gu euskaldun egoiten nahiz leiarazi

 Hola sortua dena hola dadin bizi.

 

 7

 

 Liburu haundi horri barnean behaka

 Gure izpiritua berekin damaka

 Batian errengura bertzean pereka

 Barnean beti zerbait arraro badauka

 Iduri egilea hor dagon eleka.

 

 8

 

 Liburu eder horrek eder du azala

 Barneko mamiari zor zaion bezala

 Gero ere gaztentzat on izanen dela

 Euskara mintzatzeko behar den bezala

 Eskuratu duenak kontserba dezala.

 

 9

 

 Egun hautan berria ikasi dudanaz

 Besta muntatzen dute Kanbon ikastolaz

 Konkur bat izanen da ere kantu hoitaz

 Kantuz gostu duenak betza denak ikas

 Gerore kantatzeko ahal bezen luzaz.


inprimatu