inprimatu
Nik ere nere zorrak
Izenburua:
Nik ere nere zorrak
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2062.zk.
Orrialdea:
7

Nik ere nere zorrak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Agur eta ohore zuri jaun Ezkurra

 Euskaldun gizon gisa etza'ahanzkorra

 Arras ņimiņoa zen zuk diozun zorra

 Suieta ukaitea bainuen plazerra.

 

 2

 

 Orai nunbaitan badu hogoi ta bost urte

 Kantuz etorri nintzan zure gana eske

 Sortzeak ekarria, ausartzia merke

 Hor ez da probetxurik, hola egin naute.

 

 3

 

 Aste guziz hartzean kaseta eskura

 So bat egiten diot nik laster barnera

 Ikusiko dudanetz zure sinadura

 Zu ere olerkari xarmanta baitzira.

 

 4

 

 Egunak badoatzi egunen ondotik

 Hauxe erranen dautzut bihotzain barnetik

 Lo egiten dudala gogoa trankilik

 Nehork nehun ez baitu ene gana zorrik.

 

 5

 

 Ene kantu xinpleak orai liburutan

 Hola ezarri naute ohore haunditan

 Gora kantatuko dut deneri denetan

 Hoien gana naizela haundizki zorretan.

 

 6

 

 Ainitz herri ederra betidanik Sara

 Pollitagorik ez da en arabera

 Bazko biharamunez feria hortara

 Tropaka gaten gare liburu saltzera.

 

 7

 

 Horra ni nola nintzen kantu iten hasi

 Geroan ere zenbait urtetan idatzi

 Hoinbertze laudorio ez nuen merezi

 Guzieri dautzuet milaka goraintzi.

 

 8

 

 Aspaidi du, Baionn nago laketua

 Hemen urus bizi naiz, antxu zahartua

 Kantuz artzeko nuke oraino gostua

 Bainan hortako boza arras erlastua.

 

 9

 

 Konprenitua nauzu erreski, nik uste

 Mundu huntan badela zernahi suerte

 Kantu zenbait eginez, egon beti gazte

 Jainkoak nahi badu, elgar ikus arte.


inprimatu