inprimatu
Negu zorrotza
Izenburua:
Negu zorrotza
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1794.zk.
Orrialdea:
5

Negu zorrotza

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Hemeretzi ehun ta laur'hogoi ta bortza

 Urtarrilean zaiku jin negu zorrotza

 Elurra izan lodi eta horma beltza

 Aspaldian etzuen egin hoin bortitza.

 

 2

 

 Elurrarekin horma ta hotza biribil

 Kanpo hortan jendea kasik ezin ibil

 Gu zaharrak hor gaude barna eta umil

 Suaren beroari ahal bezain hurbil.

 

 3

 

 Bazterrak xuri-xuri, horma eta elur

 Kanporat joaiteko jendea da uzkur

 Lanjer haundia ere bidetan hain segur

 Lerratu-ta hausteko berdin zenbait hezur.

 

 4

 

 Kontent ere badira bai zenbait banaka

 Haurrak eta gazteak irriz ta oihuka

 Bat bertzeain ondotik dabiltza lasterka

 Elurrezko pilotak elgarri besainka.

 

 5

 

 Laster baitira oral jakiten berriak

 Nik ere hold ditut zenbait ikasiak

 Uspeldu ainitz eta menbroak hautsiak

 Bide hoitan eginik utzilipurdiak.

 

 6

 

 Jendea bizi baita jan eta edanez

 Jornala irabazten lanean aizanez

 Harat-hunat bidea orotan eginez

 Nehor ez da ibiltzen len bezala oinez.

 

 7

 

 Laneko maneretan ainitz da saindatu

 Orai tresna hoiekin ainitz da errextu

 Aisia jin da baŕnan lanjera haunditu

 Nun nahi entzuten da zernahi ixtripu.

 

 8

 

 Urrikaltzeko dira laborari jaunak

 Eta partikulazki bai gaizo artzainak

 Kabala hoin artatzen badituzte lanak

 Barnean eman beharfan eta edanak.

 

 9

 

 Hemeretzi ehun ta berroi t'hamaseia

 Berdintsu egin zuen, orroit naiz doi-doia

 Elurrez estaliak mendi ta zelaia

 Gainera horma eta haize hotz salbaia.

 

 10

 

 Denbora on ta txarrak pasatzen baitira

 Bidean hor da heldu berriz primadera

 Nola artzainak tuen ardiak bordara

 Jainkoak bil gaitzala guziak zerura.


inprimatu