inprimatu
Munduko nere denbora
Izenburua:
Munduko nere denbora
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1642.zk.
Orrialdea:
6

Munduko nere denbora

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Sortu nintzela lau hogoi urte aurten orai ditut bete

 Osagarria ezin hobea izana dut orai arte

 Bizi-molde hau gustatzen eta bihotz bihotzetik maite

 Gure Jainkoak luza dezala oinon hola zonbait urte.

 

 2

 

 Ni sortu nintzen etxe maitea Senperen Jaureiko-borda

 Hoi noizkoa den badakienik mundu huntan orai nor

 Aspaldikoa izana gatik oinon beti xutik horde

 Lehen bezala jostetan ari amets egina dut barda.

 

 3

 

 Aitak et'amak ttikitik naute beti mintzatu euskara

 Hori izan da amain altzoan ikasi dudan mintzaira

 Bertze haurbide ta lagunekin gaten nintzen eskolara

 Geroarentzat behar nuela ikasi ere erdara.

 

 4

 

 Mundu huntara etorri nintzen ni hamekagarren sailan

 Tarrotu eta ibili ere bertzeak bezala eskolan

 Hartako dina ikasi nuen xifretan eta karkulan

 Hola haurren ikasten dena ez da ahanzten sekulan.

 

 5

 

 Sor lekua dut Euskal-Herrian herri xarmanta Senpere

 Gazte denbora pasatu nuen alegeraki nik ere

 Ordutik eta orai artean zernahi urte gan dire

 Artetan berritz horra jitea plazer egiten halere.

 

 6

 

 Denak bezala ni ere bainaiz denboran izatu gazte

 Gorputza sano, odola bero, jauzia egiten aise

 Kantuz artzia gustatzen eta libertimendua maite

 Ene gostuko gazte denbora pasatzen sobera fite.

 

 7

 

 Hogoi urtetan hogoi ta zonbait ginen xorteko lagunak

 Orai ere daut bihotza pixten orduko oroitzapenak

 Gure Jainkoak bilduak ditu bere gana gehienak

 Nik jakinean doi doia gare bia gelditzen azkenak.

 

 8

 

 Ene laguna aspaldi baita familatua Urruņan

 Nik ere bardin orai aspaldi jarri nintzela Baionan

 Bakotxak gure gisa ginuen bizi-moldea atxeman

 Bieri zaiku gure denbora sobera fite iragan.

 

 9

 

 Bizi-moldea hobea nahiz sort-herria nuen utzi

 Bertzetan ere nota bizi den behar nuela ikusi

 Horrek aspaldi du orai bainan sekulan ez dut ahantzi

 Orainon ere kantu hauekin igortzen diot goraintzi.

 

 10

 

 Aitak et'amak haurrean naute giristinoki altxatu

 Etsenplu ona berek emanez bide onera gidatu

 Ahulezia nausitzen eta Jainkoa dut ofentsatu

 Xede onenak harturik ere ardura berritz lerratu.

 

 11

 

 Mundu huntako gure denbora denentzat doa emeki

 Noiz eta nola finituko den Jainkoak bakarrik daki

 Gaizki eginez urriki eta esperantza dut atxiki

 Jondoni Petrik naiko dueta zeruko borta ideki.

 

 12

 

 Lau sasoineri konparatzen dut hemen dugun itzulia

 Primaderian gazte lorios, udan indarrez betia

 Udazkenian itxura ona, bainan flakatzen hasia

 Negu bortitza heldu denean akabo gure bizia.


inprimatu