Matxini ohore
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Agur, ohore ta bozkario egun zuretzat Senpere
Besta eder bat egin beharrez zu gana etorri gare
Bertsulariak, haundi, famatu, lehenago izan dire
Matxin zenari in nai diogu hemen haundizki ohore.
2
Bertsularitzan fama haundiko baitzen Matxin Irabola
Ainitz sobera denbora badu mundu huntarik gan zela
Goizean has ta arats artio beti bertsu xaramela
Denbora hartan etzait iduri hobeagorik bazela.
3
Nik Matxin hori ezagutu dut arras gazte nintzelarik
Etxerat jina hamalaueko gerla hura finiturik
Jaun horri beha egoiten ginen hor guziak xoraturik
Haren orduko more onak segur etzuen parerik.
4
Beherapenez sortu zitaken, axita zuen gorputza
Kantuz artzeko beti prest bainan mehe ta ttikia boza
Bertsularia zen arraroa, izpiritua zorrotza
Eskualdun garbi agertu ere denetan eta denentzat.
5
Lau urte terdi gerlan aizan ta bentzuturik alemana
Senperen besta bat izatu zen gerlarientzat egina
Beti gogoan atxikia dut orduko orhoitzapena
Lehen aldikotz entzunik Matxin eta Ganix oihantzaina
6
Omenaldian gostura nuen aldean Basarri jauna
Gazte denboran ezagutu dut gizon hoi hartako dina
Beti ederra zen, alegera, eta zer gizon gordina
Ta horri ere dener bezala, adina johan aintzina.
7
Esker onezko bertsu bat zuri igortzen dautzut, jaun mera
Laguniza haundi hori eginik, zorretan naiz zur'aldera
Nik egun hortan entzun ditudan solas hoien arabera
Senpertar jende hoietaz, jauna, ainitz maitatua zira.
8
Holako besta muntatzaileek eskerrak tuzte merezi
Bertsulari bat haundia nor zen baitute oroit arazi
Denak ederki ziraden bainan arrangura bat nau utzi
Senpere hortan nola jendea etorri zaukun hain guti.
9
Hego aldetik bertsulariak jinak ziren luru lagun
Iparraldetik Mihura, Laka eta seigarrena Xanpun
Jainko onari kartsuki diot otoitz bat egina egun
Beti Senpere egon dadien lehen, bezala Euskaldun.