Mattinen istripua
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Igan egunian,
Uste gabian,
Mattin izan zauku nahi gabian:
Zohalarik bidian,
Bere pto ederrian,
Gaitzeko omorian,
Gustian,
Kamiun batek ohart gabian
Jota ezarri bide bazterrian.
2
Hor harritua
Zagon gaizua!
Bertan izan du bertze istripua:
Hau suerte gastua,
Eldu bertze otua,
Ezin arrastatua,
Zalua!
Ezaguturik hoi menekua,
Harrek eman dio azken trenkua.
3
Bertzekin ala bera,
Ase ala barura,
Hori da bethi gizon alegera,
Zohana hoin gostura
Nola etor gogora
Hor bazela lanjera,
Malura!
Bildurik ere izialdura,
Deus minik gabe omen da atera!
4
Muduko dohainak,
Plazer eta penak
Ez dira bethi denentzat berdinak.
Ardura haundienak
Beretzen arrazoinak,
Lehertuz tikienak,
Txarrenak!
Ez izanike bethi zuzenak,
Haundiak atxemaitentu lagunak!
|