Mattin Aheztarra
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Berri on bat ikasi baitut egun hautan
Hola irakurturik kazeta hoietan
Mattin izan zaukula ohore haunditan
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
2
Arrangoitz, Arbona ta bertzea Ahetze
Segidan Getaria bai eta Bidarte
Itsasoa aldean eta Miarritze
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
3
Donostian in dute besta bat ederra
Ainitz pertsulari ta jendetze leherra
Ohoratu beharrez Mattin Aheztarra
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
4
Besta hortan ohore eta konplimendu
Denen ganik Mattinek gaindika izan du
Prima ederra ere bere ganat bildu
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
5
Pertsu, kantu ta irri eta ixtorio
Bazkaltzeko denboran bazen bozkario
Denen ganik ukan du ainitz laudorio
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
6
Ahetzen sortu eta Ahetzen da bizi
Hor haunditu zen eta lanean ikasi
Ontasun eder baten hor dago nagusi
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
7
Ederki apaindua xarmanteko jauna
Beti partitzeko prest hup arin arina
Denetan badabila nola pinpirina
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
8
Denetarik Mattinek segur badu galde
Pesta eder guti da iten hori gabe
Guziak horri beha xoratuak gaude
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
9
Bazter orotan hola pertsuetan ariz
Gehienak jorratzen tu xehe eta larriz
Gaitzak erraiten bainan ara beti irriz
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
10
Pertsulariak beti orai ta leheno
Eskual-herrian dira izan egundaino
Bertze bat ba ote da hobea hoi baino
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
11
Gazterik ukan zuen pertsutan dohaina
Eskual-herri guzian haundia du fama
Irri i narazteko dela oberena
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)
12
Denendako atsegin Mattin konpainian
Beti omore ona pertsua darian
Luzaz hola aiko da oraino agian
Ai ai ai mutila Mattin Aheztarra (bis)