inprimatu
Lafitte jaun Kalonjeari
Izenburua:
Lafitte jaun Kalonjeari
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1419.zk.
Orrialdea:
5

Lafitte jaun Kalonjeari

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Atseginez berri on bat nik ere entzuna dit

 Ospatu behar dela jaun kalonje Lafitte

 Ezta ohore gose, aspaldi badakit

 Hala ere eginen tut laudorio zonbit.

 

 2

 

 Errespetu, ohore eta laudorio

 Euskal-Herri guziak jaun horri zor dio

 Jakitate, talendu, pena, bozkario

 Bere bizi guzia horri eman dio.

 

 3

 

 Jakintsun haundi bat da gure kalonjea

 Kazeta egilea ta eskolatzailea

 Lanari jarraikia, iduri erlea

 Bertze bat holakoa nehune badea?

 

 4

 

 Denek hain maite dugun kazeta Herria

 Aspaldiko urtetan hoi da gidaria

 Eder ta azkarturik hor du ezarria

 Mundu zabal guzira urrun igorria.

 

 5

 

 Gau ta egun aizanez amodiorekin.

 Nork daki horrek lanez zonbat duen egin

 Eskualtzailen biltzarra bildurik Baigorrin

 Merezi ohoreak diozkate egin.

 

 6

 

 Euskara maitaturik ainitz bera baino

 Horren ontzen aizan da orai ta leheno

 Eder egonen dela gerore oraino

 Gure artean zenbait holako direno.

 

 7

 

 Irri esti batekin errexa denentza

 Ainitz argiak ditu kontseilu ta hitza

 Hori zer entsenplua, bertze ainitzentza

 Denen buru egonik betiko apeza.

 

 8

 

 Grazia onekoa denentzat izanez

 Hortakotz beti zare maitatua denez

 Desira hau derautzut igortzen bihotzez

 Hola segi dezazun oinon ainitz urtez.


inprimatu