inprimatu
Lafitte jaun Kalonjeari
Izenburua:
Lafitte jaun Kalonjeari
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
902.zk.
Orrialdea:
5

Lafitte jaun Kalonjeari

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Kantatzen asiko naiz berante edo noizbit

 Nik ere ezartzeko hemen lerro zonbit

 Berri bat ikasia zeren dudan nunbit

 Pausatu nahi dela Jaun Kalonje Lafitte.

 

 2

 

 Kazeta Herriaren hoi zen buruzagi

 Hor ezarri zutela jadanik aspaldi

 Obra haundi hortan du egin ainitz ongi

 Etzaukun iduritzen zitakela geldi.

 

 3

 

 Gorputz eta arimaz arrunt Eskualduna,

 Mintzatzaile pollita, ainitz jakintsuna

 Kontseilu on zonbeiten beharretan dena

 Debalde ez da nehor jiten liorren gana.

 

 4

 

 Zerbitzu egitia duelakotz maite,

 Deneri berdin iten irri eta ele.

 Bertute haundikoa, ainitz borondate,

 Aspaldi egina zen lan ainitzen jabe.

 

 5

 

 Egunaz eta gauaz lanean aizanik

 Eskualdunentzat badu zerbeito eginik.

 Eskuara maite baitu ororen gainetik,

 Ohidura guziak badazki errotik.

 

 6

 

 Ele alferrik ez du jaun horrek sekulan

 Arrabotsik in gabe badaki iten lan.

 Biltzarre hoitan edo bai eta eskolan,

 Argi on bat denentza bethi du sakelan.

 

 7

 

 Gora egon dadien eskualdun bandera

 Eskualdun jakintsunak bethi izan dira.

 Zonbeit oinon izanen gerore segura,

 Jendek mintza dezaten bethiko eskuara.

 

 8

 

 Denen gainetik hale baitago apeza

 Elgarri juntatzen tu lan eta othoitza.

 Talendu haundikoa, predikari gaitza,

 Jainkoak holakoak ainitz igor betza.

 

 9

 

 Kazetaren kargua bertze bati uzten,

 Uruski gu artean hale da gelditzen.

 Ikusiren dugula ez dugu dudatzen

 Zoin gehiago hoietan guzien jujatzen.

 

 10

 

 Denendako denbora hola gaten baita,

 Aberats edo pobre deus ez du inporta,

 Desira hauxe hemen nahi diot bota,

 Luzaz ta ongi dezan goza erretreta

 

 11

 

 Kazeta horrek zuen ona gidaria,

 Mundu zabal guzira baita igorria.

 Hoin eder ikustiaz gaiten bozkaria

 Biba jaun Lafitte eta kazeta Herria.


inprimatu