inprimatu
Koblarieri
Izenburua:
Koblarieri
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
376.zk.
Orrialdea:
4

Koblarieri

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Primaderian goiz danik baita choria asten kantari,

 Bozkario ta alegrantzia ekarriz chahar gazteri,

 Ene suieta egun zer dudan erran nahi dut deneri:

 Eskual-herriko kazetan da kasik kanturik ageri!

 

 2

 

 Gure Jainkoak emanik dire dohain batzu bereziak;

 Egundainotik Eskual-herrian badire pertsulariak;

 Omore onez kantuz dituzte igortzen beren berriak;

 Aspaldi huntan, ichilik daude zaharrak eta gazteak,

 

 3

 

 Egun dainotik ohoratu da kantatuz Eskual-herria;

 Kantatuz oinon ikasten baita zahar gaztien bizia,

 Kantu zoimbeiten irakurtzea guziek plazer haundia,

 Uste gabetan ardura baita kantuz erraiten egia!

 

 4

 

 Kantu berrien ezartzekotan segur behar baita jakin,

 Ainitzak dira mundurat eldu dohan herezi horrekin,

 kantu, egiten dakiten hoiek hauche dezatela jakin,

 Kantn berriak irakurtzea ainitz dugula atsegin!

 

 5

 

 Bertzek bezala egitekotan jarraiki, behar modari:

 Chahar koztumak pasatu eta berriak dira ethorri,

 Sekeretuan jakina baitut othoi ez erran nihori

 Eskual herriko pertsulariak «grevan» direla ezarri!


inprimatu