inprimatu
Kamion bat Karrikan
Izenburua:
Kamion bat Karrikan
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
573.zk.
Orrialdea:
2

Kamion bat karrikan

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Baionako hirian, iragan astian,

 Chofur bat ikusi dut kamion batian,

 Nihundik ezin pasa karrika hertchian,

 Kamiona sobera haundia baitzian...

 

 2

 

 Batean jautsi eta bertzean hupatu,

 Othoitz baino lasterro iten juramentu,

 Gisa guzietara karkulak egin tu;

 Bainan halere ezin nihola pasatu...

 

 3

 

 Duda gabe hor baitzen gaizoa aspaldi,

 Ainitz kechatua zen, kopeta izerdi

 Otoain kontra jina, geihau ezin mugi,

 Ez aintzin, ez gibela, beldur baitzen fundi!

 

 4

 

 Goiz danik omen baitzen lanean hasia,

 Hortako zen errechki heldu izerdia

 Denetan oto eta karrika hertchia,

 Tresna haundi horrekin oi zer komedia!

 

 5

 

 Bi lagun leku hartan subertez pasatuz,

 Laguntzen izan gira hortaz urrikalduz

 Traban zen oto hura eskutan airatuz,

 Aski baztertu dugu indarraren gostuz...

 

 6

 

 Pasaia libratua eskuin eta ezker,

 Languntza horrek dio egin ainitz plazer,

 Gu bieri erranik bihotzez milesker,

 Lekuak ustu ditu ahal bezin laster...

 

 7

 

 Ni kafe-martchant eta bertzea letchero,

 Eleka egon gare gizon hortaz gero:

 Uda betean baita iduzkia bero,

 Zerbeit pagatu balu edateko aro!

 

 8

 

 Jaun horren kompagnian usaian loria;

 Gizon charmanta eta ainitz kantaria

 Etzen arras berdina horren omoria,

 Oto hori zelakotz traban ezarria.

 

 9

 

 Kontseilu bat ni ganik, zu, Pierres jauna,

 Moda chaharren artzeko tenora da jina:

 Karrika hori baita ertchiegi ina,

 Bizkarka garraiatu obenzu irina...


inprimatu