inprimatu
Alaba, nundik heldu haiz
Izenburua:
Alaba, nundik heldu haiz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(M.Noel-en moduan)
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1563.zk.
Orrialdea:
5

Alaba nundik heldu haiz

 

 1

 

 - Alaba, nundik heldu haiz? Nundik?

 - Urrungo herri xuhur batetik.

 

 2

 

 - Aski jan dura eskualde hartan?

 eta egun on batzu iragan?

 

 3

 

 - Bururen buru, hala-beharra,

 Nausitu zaiku denbora tzarra.

 

 4

 

 - Zer ari hintzen bada orduan?

 - Deus ere, aita: maite zintudan.

 

 5

 

 - Jendek gastatzen ote hinduten?

 - Ez, aita! Xoilki-erdi-jasaiten....

 

 6

 

 - Hik nola huen ihardokitzen?

 Ikasiz beti heien maitatzen...

 

 7

 

 - Ez duna nehoiz egin maiterik?

 - Bai bat betikotz eta errotik...

 

 8

 

 - Nork ihardetsi deraun ordainez?

 - Ordainez? Nehork, aita, nehork ez...

 

 9

 

 - Orduan egin duzken bortz nigar?

 - Ezpaina lore, egon naiz azkar,

 

 10

 

 Bortxa eginez ene zaineri,

 Nehor ez zadin ohart deuseri...

 

 11

 

 - Sar hadi. Etxen ez dun nigarrik,

 

 Dohatsu gaitun, oro bildurik;

 

 12

 

 Anai-ahizpak besarkazkin,

 Utz pena eta kanta heiekin...

 

 13

 

 - Aita, barkatu... Ez naiz kantari.

 Banatorkizu nekatuxegi...

 

 14

 

 Oherat, otoi, lagunt nezazu

 Lo luze batek hartuko nizu

 

 15

 

 Zazpi bat urtez eginen dut lo

 bertze hainbertzez berriz hasteko,

 

 16

 

 Griņatu gabe ez iguzkiaz,

 Ez ilargiaz, ez osasunaz...

 

 17

 

 Bainan hi hola lo hagolarik

 Hire maitea, nunbaitik jinik,

 

 18

 

 Hire bihotzaz konturatu-ta,

 Hartaz hartua gelditzen bada...

 

 19

 

 - Orduan, aita, iratzar nadin

 Dei egidazu oihu batekin...

 

 20

 

 - Bainan ez balu amesten duen

 Zeru bikaina hitan kausitzen...

 

 21

 

 - Bila zozue zeru hoi, bainan

 ez ni iratzar santa sekulan!


inprimatu