Jean Barbier apeza
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Mila bederatzi ehun eta hiru hogoi ta hamabortza
Ene gogoko pentsu batzuek hemen esplika banetza
Senpereko jaun erretor zena Ganich Barbier apeza
Haren orduko oroitzapenez betea daukat bihotza.
2
Ehun urte aurten egin ditu hoi sortu zela Garazin
Gure Jainkoak bere lanera gazterik zuen galde egin
Hitza baitzuen bera bezala altzairua bezala fin
Hartu kargua bururatu du bertute haundi batekin.
3
Bizi guziko oroitzapena hamahiruko urtea
Erretor horri egin ginion bozkariozko sartzea
Ezaguturik hori nola jakintsun eta xinplea
Laster zioten denek ideki bihotza eta atea.
4
Gure artera etorri aintzin Baionan zen bikario
Euskal-herrira berritz jitea haundi zuen bozkario
Euskal-hernia maite izanez bihotzetik ezin gehio
Bere denboran eginik badu kantu eta ixtorio.
5
Jainko Jaunari esker baitzuen ezin ederrago boza
Kar haundirekin jalitzen ziren kantua eta otoitza
Predikatzaile xoragarria, garbia zuen hizkuntza
Senpertarrak holaxe zituen emeki bildu eliza.
6
Ohartu gabe gauzak baitira denetan ainitz sanjatzen
Denbora hartan etzen jendea orai bezala kurritzen
Jaun apez horrek jendea zuen jakin elizara biltzen
Bezperetara bi galerie gizonez ziren betetzen.
7
Partikulazki bihotz barnetik maite zituen gazteak
Jakinez nola hoiek zituzten bihotz ta gorputz tendreak
Kontseilu onez ongi gidatu hoikien lehen xedeak
Beti gaztetan izan baitira geroaren etorkiak.
8
Jade aspaldifame haunditan da «Emak-hor» batasuna
Jeun ertor horrek emana dio horri lehen hastapena
Nahiz geroztik horrek baduen bide luze bat egina
Denbora hartan multxo ttipi bat atabal eta klerona.
7
Konpainiako gizon xarmanta zen, more onekua
Bat bilin'bada eliza-gizon ezin gehiago kartsua
Denen gainetik ez da dudarik maite zuela kantua
Gizon emaztez korala zuen hor xarmanta muntatua.
8
Goizean has-ta arats artio gostura aiko zen kantuz
Malte zituen kantu ederrak ederki xaramelatuz
Zer rani kantu eginik badu ezin hobeki moldatuz
Euskara beti kanta dadien Euskal-herria maitatuz.
9
Jendek horrentzat erraiten zuten bihotz urrea zuela
Jende xehekin errexki mintzo jaun haundiekin bezala
Ekartzen duen fruituetarik ezagun baita arbola
Bi kalitate haundi zituen: bertute eta ahala.
10
Euskal-herrian euskaldun sortu beti euskaldun egonez
Euskara ainitz maitarazi du kontseilu onak emanez
Oraino ere, apez maitea, galdatzen dautzut fagorez
Jainko Jaunaren batasunean oroit zaite senpertarez.