Jaun bikario ohiari
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Ez iduritzen, bainan zer bitxikeria!
Denetako ethortzen dener tenoria:
Bihotz minekin dugu ikasi berria,
Baionatik gan dela apez Ithurria.
2
Gure artian zela jadanik aspaldi;
Apez kartsua bezen talendua haundi;
Zerbitzu egilia bethi horren aldi;
Denetako kapable, deusek ezin geldi.
3
Denen gainetik kanta ainitz maite baitu,
Xarmanteko korala berritz zuen piztu;
Borondate ainitz ta sobra lani lotu,
Osagarria hola zaio andeatu.
4
Boza xarmant batekin kantari ederra,
Bethi kantuz artzea da horren plazerra.
Gogo ala bihotzez eskualdun jathorra,
Hazi onetik baita, zeren Azkaindarra.
5
Unadura guziak bazterrera utziz,
Susiarikan ez du jaun horrek iduriz:
Ele on bat denentzat eta bethi irriz,
Hemen hola bazuen adixkide ainitz.
6
Orai Bidarten dute jarri bikario:
Higatu osasuna obetu artio:
Jainkoari eginez ainitz gomendio,
Baionesek dautzugu bihotzez adio!