Itzain berriari
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Aire xahar batean zenbait pertsu berri
Berritz ere nik hemen nahi tut ezarri
Denek maite ginuen Michel Labeguerie
Kolpez horren galtzea zaikun izigarri.
2
Euskalzalen biltzarra Euskal-Herrian
Beti goitituz doa ganden aspaldian
Gidaria galdurik hor uste gabean
Ordaina nor ziteken ginauden guardian.
3
Hola partitzen dena ez gibela heldu
Biltzar kontseilua da elgarreta bildu
Batto hautatu dute ongi eta zalu
Denen gostuko dela horrek ageri du.
4
Gizon xarmanta dugu ordain delakua
Euskal-Herriko same, Alduden sortua
Airos garraiatzeko holako kargua
Badu kuraia eta badu kalapua.
5
Batzu bertzien kontra dena tzarkeria
Gaitz horrek hartua da Euskal-herria
Bazterrerat utzirik den bortizkeria
Gaiten elgarri junta, segi gidaria.
6
Urrun hedatua da gizon borren fama
Euskal-Herri guziak baitu ezaguna
Biba euskara eta biba euskalduna
Biba horren gidari jarri den Itzaina.