Iloba baten eztaiak
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Kantatzen aiko naiz gaur omore onez,
Bihotza hanpatua baitut atseginez
Mahin eder batean jan eta edanez,
Ongi inguratua gostuko lagunez.
2
Eztaietara baitut nik ukan gombita,
Eta ni bethi konten egitea besta,
Okasione huntaz gaitezen profita,
Zeren ez den dudarik utzia gal baita.
3
Agur eta ohore jaun andre esposak,
Egun eder huntako gazte loriosak
Zeren eman tutzuen elgarri bihotzak,
Fermu atchik zatzue gaur egin aginzak.
4
Sortuz geroz zinezten elgarrentzat inak,
Gogo eta bihotza baitziren bardinak:
Bethi egon zaitezte elgarren lagunak,
Elgarrekin jasanez plazer eta penak.
5
Zombat choragarria andere esposa,
Ainitz ongi egina kolorez airosa:
Amultsua izanez Zure jaunarentza,
Ama familiako on bat izanen tza.
6
Ederki apaindua arropa churitan,
Zure parerik ez da konpagnia huntan.
Nihaurrek entzuna dut erraiten hortchetan;
«Urus duk behar dena haren besoetan».
7
Gizon charmanta dugu jaun espos gaztia:
Borondate onez du bihotza bethia.
Zer nahitan artzeko baitu bertutia,
Ez da beldur hazteko bere familia.
8
Kuraia ainitz eta, azkar eta gazte,
Adin eder hortan da zer nahi bertute:
Zure bizi guzian gizon ager zaite;
Munduan bizitzeko urus eta luze.
9
Kantu, irri, josteta, ainitz bozkario
Famila eder huni egun badario.
Holako best'ederra nik ez dut hatio:
Jainkoak nahi badu bertzaldi artio.