Hamar manamenduak
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Hamar manu badira Jainkoak emanak
Hoieri sumetitu behar gizonak
Adoratu dezagun apalduz belaunak
Halaber estimatuz ahaide lagunak
Zeren garen denak
Sortzean berdinak
Gorputz ta arimak
Jainkoak eginak
Hoi erakusten dauku hoien lehenak.
2
Bigarren manu horrek hau dauku manatzen
Jakin behar dela solasen negurtzen
Ardure deus gutintzat gare koleratzen
Nahiz horrek ez duen deuse antolatzen
Juramentuz artzen
Bertzen mespresatzen
Neke da salbatzen
Hil gabe ez badira oro barkatzen.
3
Lehen bien ondotik hau hirugarrena
Ongi errespeta igande eguna
Bertze egunetako utzirikan lana
Otoiztu behar dugu gure Jainko one
Meza da lehena
Otoitz hoberena
Eskaintzen duguna
Jesu Krixto Jauna
Laguntzaile harturik Ama Blrjina.
4
Laugarren manu ait'amak maitatu
Ekarri behar da ainitz errespetu
Denbora gan ondoan direnak zahartu
Lehen zuzten indarrez emeki gabetu
Behar kontsolatu
Beharrak sustatu
Ez abandonatu
Behar da oroitu
Haurrean gaituztela hoiek artatu.
5
Bortzgarren manu hortan hau da justizia
Nehori ez haizu nehoren hiltzia.
Jainkoaren obra da gure izaitia
Harrek igorri behar dauku tenoria
Oraiko mendia
Zoin lotsagarria
Lanjerez betia
Dezagun guardia
Gu gatik nehok gal ez dezan bizie.
6
Aihitz lanjerosa da seigarren menue
Garbi atxiki behar izpiritua
Solas arinak eta agintza faltsua
Gaizkira ekarria da gure sentsua
Dude gabekua
Dela bekatua
Gaizki obratua
Arima gaixua
Denez oroituko da gure Jainkua.
7
Zazpigarren manuan deus ez ebastia
Ez da beretu behar bertzen ongia
Ez izanike beti zilar ta urria
Huxen da gaze dezan bakotxak beria
Dena aitzakia
Eta malezia
Hor debit debria
Beti atzarria
Ifernura bildu nahi du jendia.
8
Zortzigarren horretan lekuko faltsurik
Gezurrez ez in behar juramenturik
Bertzeren ohorea ez jar kolpaturik
Bere bizi guziko tatxa ezarririk
Ez dago gazkirik
Segura bertzerik
Hoi bezen tristerik
Ez izan dudarik
Egiak ez duela bere parerik.
9
Bederatzigarrena konpreni errexa
Ez desiratu behar bertzen esposa
Nork berea hautatuz bizi guzikotza
Denak errespetatuz familia altxa
Zoin den lanjerosa
Zenbaiten bihotza
Partikatzen aisa
Oi, dezagun pentsa
Sakramendu haundia dela ezkontza.
10
Denen bururatzeko hau hamargarrena
Zazpigarren horrekin kasik berdina
Ez desiratu behar deus ere bertzena
Bakotxari berea hartu bada turna
Gazki biltzen dena
Inket gozamena
Jinen da orena
Denek dakiguna
Kontuen emaiteko zer den egina.
11
Jainkoak igorriak hamar manamendu
Artetan oroitzia gizonak on du
Tentamendu gaixtuak aise dira heldu
Ahalaz erortzetik behar gare zalndu
Gizonak nahi badu
Ukan salbamendu
Artean behar du
Otoitzez umildu
Jainkoak izan dezan urrikalmendu.
12
Aire onez asetzen nindagon mendian
Gaztain ondo haundi baten itzalian
Beti omore one baitut egonian
Kantu hauk eman ditut jarrita lurrian
Jainkoak agian
Azken tenorian
Zoin gure aldian
Nahi duenian
Denak jarriko gaitu bere lorian.