inprimatu
Euskara batua
Izenburua:
Euskara batua
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1288.zk.
Orrialdea:
5

Euskara batua

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Euskara euskaldunek mintzatzeko bardin

 Lan hortan ari dira kurai ainitzekin

 Lan haundi ta luzea, dudarik ez egin,

 Leku bezenbat baita mintzaira desbardin.

 

 2

 

 Euskal-herriak ditu zazpi probintzia

 Denetan desbardina mintzoko moldea

 Denak bardindu nahiz lan bat da hasia

 Xoragarri litake hortarat heltzia.

 

 3

 

 Euskaldunak Euskaldun, Euskaldun herrian

 Denek berdin mintzatuz euskara garbian

 Beti biziko gira oxala agian

 Denek elgar maitatuz anaitasunian.

 

 4

 

 Jakintsun haundi eta buru printzipalak

 Obra hortan dituzte iten inahalak

 Fruitua ekar dezan hoikien ahalak

 Guzietan litazke behar ikastolak.

 

 5

 

 Haurrak ikas zazue euskaraz mintzatzen

 Bai iskribatzen eta ongi irakurtzen

 Ohidura zaharrak bihotzez maitatzen

 Euskaldunak euskaldun beti egon diten.

 

 6

 

 Euskarari mihatuz barnatik errua

 Denendako bardina behar liburua

 Haurreri argitzeko gazterik burua

 Zeren gaztetan,baita betiko gerua.

 

 7

 

 Batzuek bed emarr bertziek beti har

 Atzo hola zen eta hola izain bihar

 Bakotxak bere doia luke karri behar

 Euskara egon dadin gazte eta azkar.

 

 8

 

 Batian kontent eta bertzian errengura

 Zazpiak beti gaiten junt'elgarretara

 Munduan zabaltzeko euskaldun bandera

 Beti egon dadien xutik eta gora.


inprimatu