inprimatu
Etchegaray jaun apezpikuari
Izenburua:
Etchegaray jaun apezpikuari
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
976.zk.
Orrialdea:
5

Etchegaray jaun apezpikuari

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Neguaren ondotik eldu primadera,

 Xoriak arboletan kantuz ari dira.

 Horrek ni ere bainau jartzen alegera,

 Hortakotz berritz ere noa kantatzera.

 

 2

 

 Etchegaray apeza nahi dut laudatu,

 Eskual-Herri guzia ohoratzen baitu.

 Berri hori laster da denetan edatu,

 Nola izendatua duten apezpiku.

 

 3

 

 Apez xarmanta dugu Roger Etchegaray,

 Arpegi onekoa, ezti eta arrai.

 Frogak beti hor dira lehen eta orai,

 Eskual-Herrian ere ez garela nornai.

 

 4

 

 Ezpeletan sortua, arrunt Eskualduna,

 Talendu haundikoa, ainitz jakintsuna,

 Kargu haundi batera Parisera gana,

 Airoski baderama ukan duen lana.

 

 5

 

 Senpere ta Zuraide, gero Ezpeleta,

 Merkatuetan gare biltzen elgarreta.

 Tratu zonbeit eginik krakada in-eta,

 Gostura artzen gare xaramelaz kanta.

 

 6

 

 Ikusiz haundi zela hori jakitatez,

 Kargutan jarri zuten in zeneko apez.

 Guziak satisfatu ukan eginbidez,

 Hola beti izan da maitatua denez.

 

 7

 

 Apezpiku biltzarren Parisen da buru,

 Sekretario hortan kontu eta diru.

 Denen gidatzailea, paper ta liburu,

 Talendu haundi bainan lana ere mukurru.

 

 8

 

 Oraino gazte eta apezpiku zare,

 Zure kargu ederra guretzat ohore.

 Gorago joaiteko kapable baitzare,

 Jinkoain nahia in bedi orai ta gerore.

 

 9

 

 Aberats ala pobre, iņorant, jakintsun,

 Denetarik behar dela nik beti dut entzun.

 Nun nahi izan gaiten, urbil edo urrun,

 Eskuara beti maita, egonez Eskualdun.

 

 10

 

 Han ta hemen agertzen Jaunaren dohainak,

 Beti izatu dira jende jakintsunak.

 Hoitarik behar luzke hamahiru dotzenak,

 Biba Ezpeleta eta biba Eskualdunak.


inprimatu