Erakustokitik Euskaltzaindira
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Gure hauzoko Juanes
Gizon xarmanta da zinez
Haundia ere da denez
Gorputz eta jakitatez
Ainitz maitatuajendez
Betea baita dohainez.
2
Baionako rue Marengo
Behinerez ederrago
Musée Basque erakustetxe
Mutur batean hor bego
Gauza zahar eder frango
Barnea betea dago.
3
Zeren den gizon xarmanta
Denentzat berdin plaxenta
Argitasun bat behar-ta
Heldu bada gizon horta
Izanike zernai mota
Laster badu errepusta.
4
Horrek duen talendua
Hedadura haundikua
Batasun berri bat bada
Euskal Herrin muntatua
Hauxe ez da arrarua
Buru hoi da hautatua.
5
Sant Andren gure eliza
Igandez euskaldun meza
Jainkoari esker baitu
Horrek xarmanteko bona
Ainitz dugu baliosa
Ekartzen daukun laguntza.
6
Hobe bat baitzen beharko
Jaun on horren laudatzeko
Espantuka hemen nago
Ene gisan haunditzeko
Aldiz gizon horrendako
Obrak hor dira lekuko.
7
Kantu hau akabatzian
Desir hau dut bihotzian
Erretreta hoi biltzian
Eremazu familian
Eginez ere agian
Zerbitzu Euskaltzaindian.