Ene bizia
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Hemeretzi ehun eta bieko urtea
Hortan zen ene mundurat etortzea
Jainkoak egin zautan gaitzeko grazia
Sor lekutzat, emanez Euskal-herria
Sortzean ttipia
Errex ikastia
Nigarrez artzia
Hori zen ene lehen kanta aldia.
2
Burasoak nituen euskaldun garbiak
Baserri hoietako laborariak
Eskolan ez higatu galtza ipurdiak
Bertzetan kurri ere guti ibiliak
Zuhurki biziak
Zeren bordariak
Etziren haundiak
Horko etorkiak
Lurrari kendurike ahal guziak.
3
Gure Euskal-herrian bai partikulazki
Familia haundiak ziren nasaiki
Ni baino lehen jinak ziren bederatzi
Ni ere ez ninduten ez bidian utzi
Denak ongi hezi
Ginelarik ttipi
Eta erakatsi
Nor den denen nausi
Gu denak zerura nahiz helarazi.
4
Gure aita ginuen gizon bat fierra
Gizon haundia eta ainitz azkarra
Fedea haundi eta haundia beldurra
Hura izatu dugu gidari suharra
Gure etxe lurra
Jitez zen idorra
Gehiena patarra
Maiz laguntza txarra
Hola higatu zuen bere indarra.
5
Oroitzapen on bat dut gure amarentza
Ainitz amūltsua zen haren bihotza
Haurretik argiturik gure ezagutza.
Arma salbatzea dela lehen gauza
Jainkoa zerbitza
Eginez otoitza
Igandetan meza
Atxik esperantza
Ama bat ez ditake bertzela mintza.
6
Ene gaztetasuna nola den pasatu
Omore onekoa nitzan izatu
Gizon gazte in arte egotu naiz prestu
Ostatura gatea bainuen debeku
Behin abiatu
Plaza ta ostatu
Laster gostu hartu
Irri eta kantu
Denbora galdua laster arrapatu.
7
Anaia bat banuen ainitz kantaria
Boza oxen bat zuen xoragarria
Plaza hoitan zelarik maite konpania
Kantu ainitz bazuen hola ikasia
Ni oinon gaztia
Zitzautan loria
Haren entzutia
Oi zer omoria
Hola ikasia dut dudan poxia.
8
Laudatu nahi ditut ene haurrideak
Enetza izan dira ezin hobeak
Haundienek lagunduz hauditzen ttipiak
Batzuek bertzieri ainitz atxikiak
Denbora nausiak
Gaitu ezarriak
Zaharturik guziak
Gutarik erdiak
Berekin ereman tu heriotziak.
9
Hola partitu denik mundutik zerura
Ene oroitze huntan ainitz badira
Adixkide buraso haurride ta haurra
Bihotz onez diotet igortzen agurra
Hiltzeko tenora
Jiten zaut gogora
Zeren den segura
Haundi dut beldurra
Hurbildua dudala nik ere turra.
10
Egunaren pare da gure izaitia
Mundura etortzean argi hastia
Gero hemeki doa goiti iduzkia
Eguerdirat heltzean indarrez betia
Jin aratsaldia
Eztitzen asia
Gero iluntxia
Hori zahartzia
Iluna zerratzian fini bizia.