Eliza ederra
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Trinitate eliza, ederrik Angelun
Espos meza bateau izatu naiz egun
Meza ederrak ditut lehen ere entzun
Bainan ederragorik ezin daite nihun
2
Ainitz asurti ziren jaun andre esposak
Gazte ta alegera, ta ainitz plaxeniak
Xede onez beteak zituzten bihotzak
Goraki egin tuzte biziko agintzak.
3
Eliza hori baita luze ta zabala
Haundizki apaindua zuzen den bezala
Hor jendea bildu da ezin kokahaha
Denak otoitzean ta kantu xaramela.
4
Jaun erretora baltzen mezaren emaile
Bi apez xarmantekin, horren laguntzaile
Denak berak zituen gidatzen halere
Bakan ikusten baita horrenbertze ordre.
5
Korala, famatua da "Adixkidiak"
Tropa haundian ziren horrat etorriak
Denak gizon ederrak ta zer kantariak
Xoratuak atxiki gaituzte guziak.
6
Ohidura zaharrak beti iraun dezan
Neskatxak arkuekin mutikoak dantzan
Denen alegeratzen airos dira aizan
Hoik ikusiz ni ere gaztetua nintzan.
7
Etxe ainitz egin da bazter guzietan
Eta partikulazki hiri hegaletan
Elizak ere behar hoinbertze jendetan
Segur ezarri dute hoi esku onetan.
8
Meza akabatzean ukanik gonbita
Denak hor bildu gare berritz elgarreta
Mota guzietarik segur bazen hauta
Goxoki edan dugu denek zenbait xorta.
9
Apez hori denetaz ainitz maitatua
Abilki egiten du denekilakua
Kantuz boza ederra, otoitza kartsua
Ezin higatua da horren talendua.
10
Amodio ohore jaun apez Diriart
Aspaldi du dugula ez agutzen elgar
Zure otoitzak duke segur ainitz indar
Enetzat ere duzu artetan in behar.