Eguberri
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Abendu ondarrean dago Egunberri,
Jainko semea zauku mundura etorri.
Haurņo baten itxuran zonbat xoragarri,
Salbamendua nahiz deneri ekarri.
2
Mundura etortzeko jina baitzen hinka,
Negu bortitz batean horma ai karraska,
Xuhurki in zioten Jesusi sehaska,
Establia batean atxemanik haska.
3
Jainkoaren semea guzien egile,
Zeru lurren nausia ta ororen jabe,
Guzientza izan da etsenplu emaile,
Mundura etorririk ttipi eta pobre.
4
Alegeraki denak bilduz elgarreta,
Bozkarioz dezagun Jesus Haurra kanta,
Gizona salbatzera etorria baita,
Gidaturen ahal tu denak zerueta.
5
Bozkario garria Egunberri gaua,
Establia batean Jesus da sortua.
Deneri eman nai du hola etsenplua,
Bekatu lan jerosa dela urguilua.
6
Bekatuaz zerua baikinunen galdu,
Zeruko Jainko ona zauku urrikaldu.
Guzieri etsenplu ederra eman du,
Askan etzateraino Jesus da umildu.
7
Zahar eta gazteak gaiten alegera,
Jesus Haurra baitzauku gaur eldu mundura.
Errespetuz dezagun guziek adora,
Agian denak gaitu bilduko zerura.